Mirian Isasiren 'Duerman con las ventanas abiertas' lana ikusgai, Deustuko zubian

Bizkaie! 2012-07-20 11:23   Kulturea

Mirian Isasi EHUko ikasleak Duerman con las ventanas abiertas lana ipini barri dau Deustuko zubiko etxolan, Bilbon. Interbentzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren laugarren erakusketea da. Abuztuaren 1era arte egongo da ikusgai.

Mirian Isasi EHUko ikasleak Duerman con las ventanas abiertas lana ipini barri dau Deustuko zubiko etxolan, Bilbon. Interbentzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren laugarren erakusketea da. Abuztuaren 1era arte egongo da ikusgai.

Ingurune publikoan anbiguotasuna arau dala erakutsi gura dau Isasik bere proiektuaren bidez. Identifikau bako personaia armauek kalea irudikatzen dabe, eta han anbiguotasuna araua da. Kalean norberak erabagi behar dau babestuta egon, ala ahultasuna erakutsi, azaldu dau egileak.

Beharreran izenburua, Duerman con las ventanas abiertas, biniloan inprimau dau, arrosa eta berde fluoreszentez; persona armau biak, barriz, zuri-baltzak dira. Zubiko txaboleak egun osoan dago argiztauta.

Interbentzinoak Deustuko Zubian proiektuaren sortzaile Juan Pablo Orduñez Mawatres EHUko Arte Ederren Fakultadeko hirugarren zikloko ikaslea da. Inguruak bereganatutako iragan industrialeko elementu hau berreskuratu nahi dau, esku-hartze artistikoren eszenatoki bihurtzeko. Proiektua irailean amaituko da; bien bitartean, hiru astero, erakusketa barria aurkeztuko dabe.

Daborduko, Komando Trinik, Eider Egurenek eta Ainhoa Gilek izan ditue euren lana ikusgai Deustuko zubian. Miriam Isasiren ostean, Igor Rezola Dizebi eta Juan Azpitarteren erakusketak etorriko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu