'Ameriketan eüskaldünak, José Mendiague' pastorala garagarrilaren 29an estreinauko dabe Arrokiagan
2012-07-17 15:29 KultureaArrokiaga herriak prest dauka daborduko Ameriketan eüskaldünak. José Mendiague pastorala. Emonaldi bi egingo ditue, bata garagarrilaren 29an, eta bestea, abuztuaren 5ean. Hego Ameriketara joandako Jose Mendiague (1845-1937) kantagile eta bertsolariaren bizitzea osotu dau Jean Bordaxar kantariak.
Arrokiaga herriak prest dauka daborduko Ameriketan eüskaldünak. José Mendiague pastorala. Emonaldi bi egingo ditue, bata garagarrilaren 29an, eta bestea, abuztuaren 5ean. Hego Ameriketara joandako Jose Mendiague (1845-1937) kantagile eta bertsolariaren bizitzea osotu dau Jean Bordaxar kantariak.
Jose Mendiague Hazparnen jaio zan, eta han bizi izan zan 18 urte bete arte, haren gurasoek Hego Ameriketara joatea erabagi eben arte. Argentinan, Txilen eta Uruguain emon eban bizitza osoa Mendiague euskaltzale sutsuak. Erbestean bertso eta olerki ugari idatzi zituan euskeraz, horreetako asko Euskal Erria aldizkarian plazaratu zituan, Montevideon. Makina bat idazlan argitaratu arren, Piarres Xarriton euskaltzainak 1992an haren lan guztiak liburu batean batu zituan arte nahikoa ezezaguna zan Euskal Herrian.
Arrokiagako Jean Bordaxar kantari ezagunak idatzi dau Ameriketan eüskaldünak. José Mendiague pastorala. José Mendiagueren papela Beñat Larrorik eta Rene Oihenartek egingo dabe, batak gaztea zanean, eta besteak, nagusitan. Xantiana Etxebestek jokatuko dau Mendiagueren emaztearena rola. Bordaxarrek sortutako abestiez aparte, Joxe Mendiaga beraren batzuk be kantauko ditue pastoralean.
3.500 lagun inguru jesarteko tokia izango da Arrokiagan, baina jente gehiago etorri ezkero, alboko landea zabalduko dabe. Zuberoko pastorala 15:30ean, baina lehenago, 10:30ean pastoraleko partaideek kantetako mezea izango da, eta ostean bazkaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!