Pasazaite argitaletxe barriak Andrej Longoren 'Hamar' lana aurkeztu dau
2012-07-17 14:28 KultureaPasazaite argitaletxe barriak Andrej Longoren Hamar lanagaz ekin deutso bideari. Camorra mafia taldearen ganeko hamar ipuinek osotzen dabe liburua. Narratibazko lanak eta euskerara itzuliak argitaratuko ditu Pasazaitek, Ion Olanok liburuaren aurkezpenean adierazo ebanez.
Pasazaite argitaletxe barriak Andrej Longoren Hamar lanagaz ekin deutso bideari. Camorra mafia taldearen ganeko hamar ipuinek osotzen dabe liburua. Josu Zabaletak euskeratu dau. Narratibazko lanak eta euskerara itzuliak argitaratuko ditu Pasazaitek, Ion Olanok liburuaren aurkezpenean adierazo ebanez.
Napolin girotutako hamar istorio gordin batu ditu Longok Hamar liburuan, uriko testuinguru itxi, urteerarik bakoetan jazoten diran eta uri horretako ikuspegirik gogorren eta bortitzena erakusten deuskuen muga-mugako hamar egoera, argitaletxeko arduradunen esanetan. Adelphi etxeak Dieci"argitaratzea erabagi ebanerako, hamaika argitaletxek bota atzera liburua. 2008. urtean, barriz, Bagutta, Vittorini, Chiara sariak irabazi, eta Bancarella sarian finalista izan zan.
Kalidade oneko literaturea egiteko konpromisoa erakutsi eben prentsaurrekoan; argitaratu diran herrialdeetan irakurleen onespena izan arren, nazinoartean oihartzun handirik izan ez daben lanak euskeraz emotea da euren asmoa. Horrezaz aparte, itzultzaileari garrantzi handiagoa emon gura deutso argitaletxe barriak, kredituetan agiri dan izena baino gehiagoa izatea gura dabe, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!