Jon Kortazarren 'El poeta Gabriel Aresti' liburua georgieraz argitaratu dabe

Bizkaie! 2012-04-26 14:39   Kulturea

2003. urtean BBK-Kutxabankek argitaratzen dauen Temas Vizcaínos sailean plazaratu zan Bilboko poeta nagusiaren bizitza eta obrea buztartzen zituan lana Euskal Literaturan Katedraduna dan Jon Kortazarrek sinatua. Liburua argazki ezezagunez horniduta etorren.

Orain, barriz, Vladimir Luarsabishvili-k itzuli dau lana georgierara eta Tbilisiko Ilia Unibersidadeko argitalpen zerbitzuak argitaratu dau.

Igaz Jon Kortazarren Euskal Literaturaren Historia emon eben argitara eta argitalpena agortzeko zorian dago, Georgian euskal kulturaz daben jakin minaren adierazgarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu