Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao argitaratu dau frantsesez Gallimard argitaletxeak
2012-04-25 17:36 KultureaPariseko Gallimard argitaletxe prestigiotsuak argitaratu dau egunotan Kirmen Uribe ondarroarraren Bilbao-New York-Bilbao nobelea. Du mOnde Entier izeneko bilduman atara dabe, Antonio Tabucchi, Orham Pamuk, Philip Roth edo Ian McEwanen liburuak ataraten diran bilduma berean. Gersende Camenenek egin dau itzulpena.
Pariseko Gallimard argitaletxe prestigiotsuak argitaratu dau egunotan Kirmen Uribe ondarroarraren Bilbao-New York-Bilbao nobelea. Du mOnde Entier izeneko bilduman atara dabe, Antonio Tabucchi, Orham Pamuk, Philip Roth edo Ian McEwanen liburuak ataraten diran bilduma berean. Gersende Camenenek egin dau itzulpena.
Bilbao-New York-Bilbao eleberria Europako zenbait hizkuntzatan argitaratu da, besteak beste, errusieraz, bulgarieraz eta georgieraz. Azken honeek kontuan hartuta, honezkero hamarretik gora dira hizkuntzatan irakurri daiteke nobelea.
Liburuaren aurkezpena maitzaren 29an izango da Parisen, izan be, Uribe AEBetan, San Frantziskon dago egonaldi batean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!