XIII. Dantzaldia zirkuituak bederatzi sorkuntza barritzaile ekarriko ditu Bilbora
2012-02-02 12:39 KultureaDantzaldia 2012 jantza garaikideko zirkuitua zezeilaren 3an abiatuko da Bilboko La Fundición aretoan. Martiaren 29ra bitartean jantza pieza barritzaileak ikusteko aukerea izango da Euskalduna Jauregian, Guggenheim museoan, Alondigan, Bizkaia Aretoan, BBK Salan eta Rekalde aretoan. Aurtengoa 13. edizinoa da.
Dantzaldia 2012 jantza garaikideko zirkuitua zezeilaren 3an abiatuko da Bilboko La Fundición aretoan. Martiaren 29ra bitartean jantza pieza barritzaileak ikusteko aukerea izango da Euskalduna Jauregian, Guggenheim museoan, Alondigan, Bizkaia Aretoan, BBK Salan eta Rekalde aretoan. Aurtengoa 13. edizinoa da. Euskal Herriko, Frantziako, Espainiako, Kataluniako eta Suediako konpainiek parte hartuko dabe.
Lehenengo emonaldia zezeilare 3an egingo da, La Fundiciónen: Miarritzeko Malandaine balletak Un coup de dés jamais nábolira le hasard lana eskainiko dabe. Zezeilaren 5ean, Euskalduna Jauregian, Ballet National Agérien konpainiak Nya ikuskizuna aurkeztuko dau; eta, hilaren 11n, Rocío Molinak Vinática lana jantzatuko dau, Euskaldunan bere bai.
Martiko egitarauko lehenengo hitzordua 3an izango da, BBK Salan; bertan, Mizel Theret-ek Je me souviens…Oroitzen naiz…Recuerdo… piezea taularatuko dau. Martiaren 8an, Pierre Rigalek eta Derniere Minutek Erection ekariko dabe ALondigara; 14an eta 15ean, Rekalde Aretoan, Zinebi Jaialdiaren eskutik, Nire gorputza mugitzen da eta Sharon Fridmanen ¿Hasta dónde…? piezea izango dira; 21ean, Guggenheim museoan, Bastardproduktions konpainiak Roses & Beans eszenaratuko dau. Azkenengo emonaldia, EHUren paraninfoan izango da, Bizkaia Aretoan: Sonia Gomezen Experiencias con un desconocido. Ganera, martiaren 22an, Guggenheimen, Sonia Gómezek eta Txalo Tolozak Kamarearen mobimentua tailerra egingo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!