'Txotxongiloak domekero' Bilbon

Bizkaie! 2012-02-01 14:46   Kulturea

Bigarren urtez jarraian, Bilboko Arteria Campos Eliseos gunearen Cupula Aretoak txotxongiloak ardatz izango dituan programazino finkoa eskainiko dau, domeka guztietan, 2012ko zezeilaren 12tik apirilaren 1era, eguerdiko nahiz arratsaldeko emonaldietan (12:30/17:00).

Bigarren urtez jarraian, Bilboko Arteria Campos Eliseos gunearen Cupula Aretoak txotxongiloak ardatz izango dituan programazino finkoa eskainiko dau, domeka guztietan, 2012ko zezeilaren 12tik apirilaren 1era, eguerdiko nahiz arratsaldeko emonaldietan (12:30/17:00). Gehienbat 2-10 urte bitarteko neska-mutikodun familientzako zuzendua, honako programazinoa bakarrenetarikoa da, bere generoan, Euskadin nahiz Estadu mailan.

Bilboko Txotxongiloen Dokumentazio Gunearen zuzendari Concha de la Casaren aholkularitzea izan dau Arteria guneak Txotxongiloak domekero egitaraua atontzeko. Ekimenaren aurpezpean, De La Casagaz batera, Arteria Campos Eliseos Antzokiko zuzendari Ignacio Casado be izan da eta biak bat etorri dira helburua zehazteko orduan, hau da, gune hau txotxongiloen erreferente bilakatzea eta zikloari jarraikortasuna emotea.

Kontuak kontu, danetara, zortzi taldek parte hartuko dabe: Euskal Herritik bost, Aragoitik bat eta Madrildik bi. Estreineko emonaldiak, barriz, honako bi honeek: batetik, Teatro Arbolé-ren eskutik, Zaragozatik El soldadito de plomo lanagaz, zezeilaren 12an. Bestetik, Toni La Sal, Euskal Herritik El ladrón de cuentos lanagaz, zezeilaren 19an.


Txotxongiloak domekero ekimenaren egitarau osoa erantsitako artxiboan dozue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu