Frankfurteko Azokatik pozik etorri da Etxepare Institutua

Bizkaie! 2011-10-18 11:00   Kulturea

Etxepare Euskal Institutuko arduradunak Frankfurteko Liburu Azokatik etorri barri dira, eta egotaldiaren ganeko balorazino ona egin dabe. Mari Jose Olaziregi Euskera Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendariaren bitartez hainbat ekitalditan parte hartu eban Etxeparek, urriaren 12tik 16ra bitartean.

Mari Jose Olaziregi Euskal Editoreen Alkarteak antolatutako saioan izan zan, eta Cervantes Institutuak Espainiako Editoreen alkarte eta kultur eragileei eskainitako harreran bere bai. Eta bertan izan ziran Espainiako enbaxadorea Alemanian, Ramon Llull Institutuko zuzendaria eta Galiziako Liburuaren zuzendari nagusia.

Literature Across Frontiersek antolatutako batzarrean be hartu eben parte, Islandiako, Finlandiako, Lituaniako, Estoniako eta Kataluniako ordezkariekaz batera. Han hainbat liburu azoka nahiz literatur jaialditako arduradunekaz egoteko aukerea izan eben, tartean, Hay Festival, Istanbul Tanpinar Literature Festival, Literaturwerksttat Berlin eta Passaporta.

Etxepare Euskal Institutuak eta Instituto Cervantesek antolatutako saioan, Fernando Morillo eta Jon Arretxe idazleek, Elena Martinez Goethe Unibersidadeko euskera eta euskal kultura irakurleak eta Mari Jose Olaziregik berak parte hartu eben. Euskal literaturearen itzulpengintzearen balantzea egin ostean, konbidauek euren lanaren hausnarketea egin eben. Weltempfang-eko aretoa jendez beteta egon zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu