EHUko Arte Eder Fakultadeko hiru artistaren lanak ikusgai dagoz egunotan Moskun

Bizkaie! 2011-07-27 15:53   Kulturea

Jokes and Nightmares, Spanish video art from Dalí to the present day izeneko erakusketan parte hartuko dabe Josu Rekalde UPV/EHUko Arte Ederretako irakasle eta dekanoak eta Francisco Ruiz de Infante eta Pepo Salazar zentro bereko ikasle ohiek, Moskuko Na Solyanke galerian. Ekimena Espainia-Errusia 2011 Urte Dualaren barruan dago. Taldeko erakusketea abuztuaren 21era arte egongo da zabalik.

Jokes and Nightmares, Spanish video art from Dalí to the present day izeneko erakusketan parte hartuko dabe Josu Rekalde UPV/EHUko Arte Ederretako irakasle eta dekanoak eta Francisco Ruiz de Infante eta Pepo Salazar zentro bereko ikasle ohiek, Moskuko Na Solyanke galerian. Ekimena Espainia-Errusia 2011 Urte Dualaren barruan dago. Taldeko erakusketea abuztuaren 21era arte egongo da zabalik. Espainia eta Errusiaren arteko kultura, ekonomia, enpresa, zientzia eta hezkuntzearen arloko loturak indartzea dau helburu ekimenak.

Jelena Vico erakusketaren komisarioak surrealismoak Espainian ikus-entzunezkoen arloan Dalíren garaietatik gaur egunera arte izan dauen garapena erakutsi nahi izan dau. Horretarako, hamabi lan aukeratu ditu, eta zati bitan banatu dira: lehenengoa, Espainiako zine klasikoko maisu Salvador Dalí edo Luis Buñuel moduko egileen film garrantzitsuenekaz osotuta, eta bigarrena, bideo-artearen artista garaikideen lanekaz. Bigarren taldean dagoz Josu Rekalde, Francisco Ruiz de Infante eta Pepo Salazarren bideoak, Andrés Duque, Xoán Anleo, Julián Álvarez, Dionís Escorsa, María Cañas edo Fiumfoto egileen lanakaz batera.

Erakusketan proiektatuko diren filmen artean Josu Rekalderen Anthropozulo, Francisco Ruiz de Infanteren Taxidermy eta Pepo Salazarren 18591372-N egongo dira, besteak beste.

Josu Rekalde, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasle eta dekanoa oso pozik dagoala adierazo dau, erakusketa honetan parte hartzeko aukeratu dabelako. Bere esanetan, bitxia da, baina gure bideo esperimentalak gehiago ikusten dira kanpoan hemen baino. Hemen ez dago ikuslerik mota honetako bideoentzat. Oso klasikoak gara oraindino, ganeratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu