Aita Lino Akesolo aztergai, 'Idatz & Mintz' aldizkariaren 51. zenbakian

Bizkaie! 2011-07-26 11:21   Kulturea

Idatz & Mintz aldizkariaren 2011ko lehenengo zenbakia kaleratu barri dau Labayru Ikastegiak. 51. zenbaki honetan, literatureagaz lotutako hainbat idazlan batu dira: esaterako, Aita Lino Akesolo ekarri dabe gogora Adolfo Arejitak eta Juan Manuel Etxebarriak artikulu banatan, haren jaiotzaren mendeurrena oraintsu bete dala kontuan hartuta.

Sorkuntzearen atalean, Lourdes Unzueta, Amaia Iturbide eta Iratxe Ormatzaren narrazino bana eta Luigi Anselmiren Bortz olerki llabur lana dagoz irakurgai Idatz & Mintz barrian.

Herri literaturako atalean, alde batetik, Jabier Kalzakortak Brodatzen ari nintzen balada ezagunaren bersino barria emoten dau, Altzaikoa. Eta, beste alde batetik, Sebastian Gartzia Trujillok euskerea baserri-hizkuntza ete dan zalantzan ipinten dau saio moduko artikuluan. Amaitzeko, Arantza Etxebarriak Francisco Javier Arrietaren Itsaso aldetik izeneko liburuaren erreseina idatzi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu