'Cuarenta dias de mayo' lana aurkeztu dau Mikel Alvira nafarrak

Bizkaie! 2010-11-10 16:48   Kulturea

Mikel Alvirak (Iruñea, 1969) gaur aurkeztu dau Bilbon zazpigarren nobelea dauen Cuarenta dias de mayo Ttartalo argitaletxearen eskutik. Emozinoa eta tentsinoa dira nagusi, nobela baltzetik zein historikotik asko dauen liburuan.

Mikel Alvirak (Iruñea, 1969) gaur aurkeztu dau Bilbon zazpigarren nobelea dauen Cuarenta dias de mayo Ttartalo argitaletxearen eskutik. Lan barrian, pertsonaiak ona eta txarraren arteko mugan kokatu ditu idazleak.

Iruñea, 1955: hiru sekuentzia, hiru egoera. Manuel Videa ekintzailea Iruñean da, mugearen bestaldetik ezkutuan etorria, Francok Iruñeara egin behar dauen bisitea aprobetxatuz haren kontra atentadua preparetan. Aldi berean, Serrano inspektoreak konplot hori eteteko ordena jasoko dau. Eta tartean Margot dabil, Manuelen klandestinidade laguna eta ekintzaile zorrotza. Emozinoa eta tentsinoa dira nagusi, nobela baltzetik zein historikotik asko dauen Cuarenta días de mayo, Mikel Alviraren azken eleberrian.

Igaz aurkeztutako egilearen seigarren nobelea Con El Silencio de las Hayas sano arrakastatsua izan da eta honezkero bigarren edizinoa dago dendatan. Erronkarin girotutako nobelan, Mikel Alvirak bi lurraldeen arteko mugea zeharkatu eban Sorogibel familiaren gorabeherak tarteko zirala.

Mikel Alvirak saiakerak, gidoi zinematografikoak, eleberriak, narrazinoak zein poesia lantzen ditu ironia eta umore kutsu handiagaz eta jasotako sarien artean, Buenos Aireseko Nuevo ser de Buenos Aires, Paríseko Fogon Saint Julen, Santurtziko Udalaren Eleberri Ez Sexista eta Segorbeko Nazinoarteko Poesia Saria dira azpimarragarrienak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu