Cirque du Soleil konpainiak Michael Jacsonen irudian inspirautako ikuskizuna estreinauko dau

Bizkaie! 2010-11-05 11:20   Kulturea

'The Inmortal World Tour' ikuskizunerako sarrerak aurre-salmentan dagoz honezkero www.michaeljackson.com webguneko harpidedunentzat eta Cirque Club-eko kideentzat. Michael Jacksonen 'jantza bereziak irauli egiten dituan irudi, jantza, musika eta fantasiaren arteko fusino liluragarri' moduan deskribidu dabe ikuskizuna.

Cirque du Soleil konpainiak 2011ko urrian estreinatuko dau Montrealen Michael Jacksonen oinarritutako ikuskizun barria, eta AEBetako eta Kanadako 26 uritan izango da hurrengo zortzi hilabeteetan, zirku-konpainiak jakinarazo dauenez.

'The Inmortal World Tour' ikuskizunerako sarrerak aurre-salmentan dagoz honezkero www.michaeljackson.com webguneko harpidedunentzat eta Cirque Club-eko kideentzat. Michael Jacksonen 'jantza bereziak irauli egiten dituan irudi, jantza, musika eta fantasiaren arteko fusino liluragarri' moduan deskribidu dabe ikuskizuna.

Cirque du Soleil-ek adierazo dau 'Inmortal' ikuskizunak 60 artista izango dituala eta 'fantasiazko erreinu batean' gertatuko dala, eta 'Michaelen sormenaren iturria topauko dogu'.

'Michaelen barruko munduko sekretuak edegita dagoz, musikeagazko eta jantzeagazko amodioa, maitagarrien ipuinak eta magia eta naturearen edertasun apurkorra', azaldu dau zirku-konpainiak.

Jamie King pop musikako koreografoak eta zuzendariak idatzi eta zuzenduko dau ikuskizuna. King 12 urtez izan zan Madonnaren sormen-zuzendaria, eta Briteny Spears, Celine Dion, Rihanna eta Mariah Careyrekin be egin dau lan.

'Inmortal' ikuskizuna 2011ko urriaren 2an hasiko da Montrealen, Kanadako zenbait uritan egongo da Las Vegasen astebetez egon aurretik, eta 2012an AEBetako beste uri handi batzuetatik pasauko da.

Irabazien erdia Michael Jackson artistearen izena eta jaubego intelektuala babesten dauen erakundera joango da.

Cirque du Soleil konpainia Elvis Presleyren eta The Beatles taldearen musikan inspiraturiko ikuskizunak ari da aurkezten momentu honetan Las Vegasen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu