Agerre Teatroak Kolonbian eskainiko dau bere ikuskizuna

Bizkaie! 2010-10-26 14:28   Kulturea

Agerre Teatroa, lau urte pasau ondoren, bueltan da Kolonbian, ¡Puta vieja alcahueta Celestina! ikuskizunagaz bira txiki bat eskaintzeaz gan, Bugako XXIV. Nazinoarteko Istorio eta Elezaharren Topaketan Herriek beren oroimena gal ez dagien izeneko ekimenean parte hartzeko, konpainiako arduradunek jakinarazo dabenez.

Agerre Teatroa, lau urte pasau ondoren, bueltan da Kolonbian, ¡Puta vieja alcahueta Celestina! ikuskizunagaz bira txiki bat eskaintzeaz gan, Bugako XXIV. Nazinoarteko Istorio eta Elezaharren Topaketan Herriek beren oroimena gal ez dagien izeneko ekimenean parte hartzeko, konpainiako arduradunek jakinarazo dabenez.

Maite Agirre antzerkigile eta zuzendariak, Ines Martinez de Ituarte antzezle eta musikariagaz eta Cesar Soto aktore eta mago guatemalarragaz batera eskainiko ditu ¡Puta vieja alcahueta Celestina! lanaren emonaldiak Pastoko Teatro Imperial-ean gaur, urriak 26, Bugako Teatro Cinema Centro-n bihar eta Popoyaneko Teatro Guillermo Valencia-n hilaren 30ean. Publikoaren partaidetzea sustatzen dauen ikuskizun honek Fernando de Rojas, Feliciando de Silva eta Arcipreste de Hitaren testuak ditu oinarri eta gidoia Maite Agirrerena da.

Maite Agirrek, aldi berean, zemendiaren 2tik 5era bitartean egingo dan Bugako XXIV. Nazinoarteko Istorio eta Elezaharren Topaketan Herriek beren oroimena gal ez dagien ekimenean izango da, bertako kontalari eta artista multzo bati ikerketa tailerra eskaintzeko. Esperientzia honetan landutakoagaz, zemendiaren 3an Bugako Lia liburu-dendan jaialdirako berenberegi egindako La Celestina-ren bertsinoa antzeztuko dabe, agerraldian antzerki teknikea eta ahozko narrazinoa buztartuz.

Bestalde, Maite Agirre berak zein Ines Martinez de Ituartek kontalari legez jardungo dabe topaketen barruan, saioan euskal kopla eta erromantzeen doinuetatik abiatuz euskal kultur eta unibersalak diran kondaira eta mito tradizionaletan buru-belarri sartzeko konbita eginez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu