Arte Bizkarra Kulturgintzea Zaragozako Komiki Azokan izango da

Bizkaie! 2010-10-22 15:44   Kulturea

Abenduaren 17tik 19ra Zaragozan egingo dan IX. Komiki Azokearen antolatzaileek Arte Bizkarra Kulturgintzearen proposamena aukeratu barri dabe Aragoiko uriburuaren Auditorioan egingo dan bederatzigarren deialdirako. Aurkeztutako lanaren kalidadea eta aniztasuna balorau ditu epaimahaiak.

Abenduaren 17tik 19ra Zaragozan egingo dan IX. Komiki Azokearen antolatzaileek Arte Bizkarra Kulturgintzearen proposamena aukeratu barri dabe Aragoiko uriburuaren Auditorioan egingo dan bederatzigarren deialdirako. Aurkeztutako lanaren kalidadea eta aniztasuna balorau ditu epaimahaiak.

ABK, Arte Bizkarra Kulturgintzeak Gorka Velascoren ibilbidea ardatz dauen txostena aurkeztu eban eta hautapen batzordeko arduradunek ontzat jo dabe. Antolatzailea Zaragozako Udalaren Hiritarren Partaidetzaren Saila da, Malavida Alkarte Kulturalaren laguntzaz.

Arte Bizkarra Kulturgintzeak hiru-lau deialditan hartu dau parte Getxoko Komiki Azokan. Bertan aurkezku eban Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen. Aurten be egongo da bertan baina erakustoki barik.

ABK orain 20 urte sortu zan eta hasieran kultur ekintza desbardinetara zuzendu bazituan bere ahaleginak (teatro aurkezpenak, erakusketak, tokiko hedabideak laguntzen..) denporagaz Gorka Velascoren alter ego eratzailea bilakatu da, bere argitaratzaile, babesle eta bulego lanetarako ezinbesteko laguntzailea.

Kontuan hartu behar da ABK-k ez dauela inoiz diru laguntza publikorik jazo. Holako azoketan saltzen diran liburuakaz eta aldez aurretiko harpidetzeei esker garatzen dituala bere egitasmoak. Erabagi irmo honek % 100 burujabe bihurtzen dau, ziurtatzen dauen independentziak epeak luzatzen ditu baina ez dago bestelako loturarik emoitza baldintzatzen dauenik.

Gorka Velascok 'Tilet' argitaratu eban 1990 eta 1998 bitartean, Enkartberriak, Enkarterriko Aldizkarian. Arte Bizkarraren eskutik hiru liburu argitaratu ditu: Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen (2008), Cuando el río sueña. Escueto catálogo de peces gordos (2002) eta Cuando el río sueña. Catálogo ampliado de peces gordos (1992). Eta tarte horretan 'komiki hedatua' jo daitekezan proposamenak egin ditu erakusketa desbardinetan, magdalenak egiteko moldeetan, sukaldeko oholetan, ateetan…

Entrecomics.com webgunearen arabera, Zaragozakoa azoka-esparru zoragarria eta egokia dauen azokea da, urtetik urtera ospea eta bisitarien kopurua hazten joan da eta igaz bere markarik onena ezarri eban, ia 15.000 bisitari hurerratu ziran eta.

Aurten Tophunted.com webguneak 10 azoka onenen artean kokatu eban, hitzorduaren sendotasuna eta publikoarengandik jasoten dauen babesa azpimarratuz (Sailkapen berean Getxokoa be agertzen da)

Igazko edizioan, Bilboko Astiberri eta Gasteizko TMO eta Merchanime izan ziran Zaragozan eta holako guztietan legez berbaldiak, tailerrak eta umeentzako jolasak eta ipuinak izaten dira protagonista.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu