'Fikzioaren izterrak', Ur Apalategiren liburua aurkeztu dabe
2010-10-01 02:00 KultureaZazpi ipuinak fikzinozkoak izan arren, hurreko errealidadearen ispilu dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituela emoten dau, baina gertakariak eta gertagarriak gertu dagozala erakusten dabe beti.
Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, zazpi ipuinez osotutako narrazino lana aurkeztu dau gaur Ur Apalategik Susa argitaletxearen eskutik. Zazpi ipuinak fikzinozkoak izan arren, hurreko errealidadearen ispilu dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituela emoten dau, baina gertakariak eta gertagarriak gertu dagozala erakusten dabe beti.
Bikotea batetik, idazletza bestetik, horra 'Fikzioaren izterrak' ipuin liburuan modu obsesiboan txirikordatzen diran hari nagusiak. Maitasun konpartitua, nazinotasun zoriontsua eta arrakasta literarioa benetakoak al dira? Edo geure buruak zigortzeko sortzen doguzan kimera eskuraezinak? Serio barre egiteko kontakizunak dira, baita frustrauta gozetakoak be, edo haserrez baketzekoak... hori posible baldin bada.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!