'BIODIBERSIKA: Musika Biodibersidadearen alde' jaialdia izango da zapatuan Madariaga Dorretxean

Bizkaie! 2010-10-05 14:07   Kulturea
Niño y Pistola, The Uski's, Antton Aranburu & Bidaiari Bakartiak, Nice Family Trip, The Idems, Last Night edo Sysmo taldeak izango dira, besteak beste

Niño y Pistola, The Uski's, Antton Aranburu & Bidaiari Bakartiak, Nice Family Trip, The Idems, Last Night edo Sysmo, beste talde batzuren artean, izango dira Busturin dagoan Euskadiko Biodibersidade Zentroa-Madariaga Dorretxean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Busturin dagoan Euskadiko Biodibersidade Zentroa-Madariaga Dorretxeak, 'BIODIBERSIKA: Musika Biodibersidadearen alde' jaialdia ospatuko dau datorren zapatuan, urriak 9an.

Jaialdi honen lehenengo edizinoa da eta biodibersidadearen garrantiza sustatzea du helburu, horretarako musikea adierazpide moduan erabilita. Egitarauaren barruan hainbat musika estilo jorratzen dituen taldeak dagoz, ahalik eta aniztasun gehien erakusteko; holan, musikearen ezaugarri edo interpretazino desbardinen garrantzia erakutsi gura da, biodibersidadea osotzen daben indibiduo, espezie eta ekosistemakaz pasetan dan moduan.

BIODIBERSIKA jaialdiaren lehenengo edizino honetan Niño y Pistola, The Uski's, Antton Aranburu & Bidaiari Bakartiak, Nice Family Trip, The Idems, Last Night edo Sysmo, beste talde batzuren artean, izango dira. Eguraldia lagun, jaialdia 17.00etan hasiko da Bermeoko Musika Eskolako ikasleen eskutik eta goizaldeko 03:00etan amaituko da. Darbuka perkusino taldea eta bere suzko bengalen ikuskizuna be bertan izango dira.

Jaialdi honetarako, Euskadiko Biodibesidade Zentroak, 21.00etatik jaialdia amaitu arte, Bizkaibusen geltokietan geratuko dan Bermeo-Busturia-Gernika arteko dobako autobus zerbitzua antolatu dau. Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxea, Ihobek kudeatzen dau, Ingurumen Jarduketarako Soziedade Publikoak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu