'Dantzan Plazetan' programea barriro dago martxan, urte amaierara arte

Bizkaie! 2010-10-01 11:38   Kulturea
Euskal folklore herrikoia sustatzeko antolatutako ekimena da

Zazpi erromerik, kalejirak eta jantza erakustaldik osotzen dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuz, herrietako plazetan egiten ziran erromeriak, jantza erakustaldiak eta kalejirak gogoratuz, martxan jarri dauen ‘Dantza Plazetan’ egitarauaren urteko azken hiruhilekoaren egutegia.

Zazpi erromerik, kalejirak eta jantza erakustaldik osotzen dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuz, herrietako plazetan egiten ziran erromeriak, jantza erakustaldiak eta kalejirak gogoratuz, martxan jarri dauen ‘Dantza Plazetan’ egitarauaren urteko azken hiruhilekoaren egutegia. Egitaraua aurrera eroan ahal izateko, Udalak Bilboko bost jantza talderen laguntzinoa izango dau.

‘Dantza Plazetan’ zapatu honetan, urriaren 2an, jarriko da barriro martxan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Beti Jai Alai taldeagaz, Aita Donostia plazan. Ganerako emonaldiak urria eta abendua bitartean izango dira, Deustuko Erriberan, Zazpi Kaleetan, Santutxun, San Inazion eta Basurtun.

Erromeria eta emonaldi gehienak asteburuetan eskainiko dira, baina egitarauaren barruan badago, baita, astegunetan eskaintzen dan erromeriaren bat. Ekimen honen alderdi esanguratsuenetakoa da, ohiko alardeen erakusketeagaz batera, badagozala partaidetzan oinarritutako beste une batzuk be. Dantzariek bertan dagozan pertsonak konbidetan ditue jaialdian parte hartzera.

Egitaraua

- Urriaren 2an, 20:00etan, Aita Donosti Pl. Beti Jai Alai.
Urriaren 29an, 20:00etan, Karmelo Pl. Gaztedi Dantzari Taldea.
- Urriaren 30ean, 20:00etan, Santiago Pl. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Zemendiaren 7an, 13:00etan, San Pedro Pl. Deustuko Folklore Taldea.
- Zemendiaren 27an, 20:00etan, Santiago Pl. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Abenduaren 18an, 20:00etan, Santiago Pl. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Abenduaren 31n, 11:30ean, Luzarra. Ondalan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu