'Vaya semanita' antzezlana aurkeztuko dabe gaur
2010-09-24 11:26 KultureaEuskal Telebistako gaztelaniazko kateko Vaya semanita saioa Euskal Herriko antzokietara ailegauko da laster. Izan be, saio horretan ezagun egindako pertsonaien ibilerak jasoko dituan antzezlana sortu dabe Pausoka eta Glu Glu produktorek.
Euskal Telebistako gaztelaniazko kateko Vaya semanita saioa Euskal Herriko antzokietara ailegauko da laster. Izan be, saio horretan ezagun egindako pertsonaien ibilerak jasoko dituan antzezlana sortu dabe Pausoka eta Glu Glu produktorek. Vaya semanita deritxan obrea urriaren 22an estreinatuko dabe Barakaldo Antzokian, baina lehenengo, emonaldi bat egingo dabe Tolosako Leidor antzokian, gaur, hilak 24. Estreinatu eta gero bira luzea egingo dabela iragarri dabe ekoizpen etxekoek.
ETBko saioan legez, Andoni Agirregomezkorta, Javier Anton, Itziar Atienza, Iker Galartza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz aktoreek parte hartuko dabe antzezlanean, eta Idoia Uranga izango da zuzendaria.
Vaya semanita saioko esketx onenak hautatu ditue antzezlana osotzeko. Ez bakarrik azken denporaldikoak, aurrekoetakoak be bai. Horrenbestez, telebistan aspaldi ikusi bako pertsonaiak be izango dira antzezlanean.
2003an emon eban lehenengoz ETBk Vaya semanita-ren atal bat. Orduan, Borja Kobeagak zuzentzen eban saioa, eta Carlos Terolek aurkeztu. Gorka Otxoa zan aktoreetako bat eta arrakasta itzela izan eban umore-saioak. Aurrerantzean, Terolek itxi egin eban, baita Kobeagak eta Otxoak be, eta Andoni Agirregomezkortak hartu eban saioa gidatzeko eta aurkezteko ardurea. Ordura arteko bideari jarraituta, politika gaiez gan, gizarte hartu-emonak, bikoteen arteko tirabirak, lana, futbola, euskal kirola eta bestelakoak lantzen jarraitzen dabe, beti be umore fin eta ironiaz. Antzezlanak be bide beretik joko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!