Urriaren 9tik zemendiaren 20ra bitartean, Nazinoarteko XXXI. Antzerki Jaialdia egingo da Santurtzin

Bizkaie! 2010-09-21 15:24   Kulturea

Antzerkia, jantza, operea eta bestelako arloak batzen dituan programa zabala izango da eskura eta, danetara, 18 ikuskizun izango dira ikusgai. Umeek be izango dabe euren lekua jaialdian. Holan, eurentzako berenberegi eskainitako hiru ikuskizun taularatuko dira: bi antzezlan eta jantza-ikuskizun bat.

Urriaren 9tik zemendiaren 20ra bitartean, Nazinoarteko XXXI. Antzerki Jaialdia, Bizkaiko zaharrena, egingo da Santurtzin.

Antzerkia, jantza, operea eta bestelako arloak batzen dituan programa zabala izango da eskura eta, danetara, 18 ikuskizun izango dira ikusgai. Santurtziko alkate Ricardo Ituarteren esanetan, Serantes kultur aretoan eskainiko diran ikuskizunak erabat desbardinak izango dira euren artean baina 'ezaugarri bikotxa daukie: kalidadea eta bokazinoa'. Bide horretan, ikuskizun herrikoiak ahaztu barik, maila handiko aktoreak ikusteko aukerea egongo da. Izan be, Santurtziko kultur zinegotzi Danel Bringasek azpimarratzen dauen moduan, programan askotariko ikuskizunak batzen dira eta, 12-15 euroko salneurrian, euskeraz zein gaztelaniaz, zahar zein gazteei zuzendutako emonaldiak izango dira nagusi, tartean, operea (La vida Breve eta Cavalleria Rusticana), jantzea (Nubes eta Hermanos de Baile) zein gazteei zuzendutako lau ikuskizun: Xabinaitor, Fo, Hermanos de Baile eta Personajes de Calle (16 eta 25 urte bitarteko gazteek lau antzezlanak ikusteko abonu bat eskuratzeko aukerea izango da, 8 euroan).

Umeek be izango dabe euren lekua jaialdian. Holan, eurentzako berenberegi eskainitako hiru ikuskizun taularatuko dira: bi antzezlan eta jantza-ikuskizun bat. Sarrerak 3 euroan salduko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Josune Ariztondo Kultura diputaduaren berbak honakoak izan ziran: 'jaialdi hau oso estimadua da Santurtziko eta Ezkerraldeko jentearen artean. Eta, ganera, eutsi ez bakarrik, ugaldu be egin da jaialdia, zorionez. Emoitzea ez dator berez. Horren atzean lana dago, hausnarketea, ikaste etenbakoa'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu