Bilboko Udaltegiek zazpi erakusketa barri jasoko ditue irailetik abendura bitartean

Bizkaie! 2010-08-25 15:13   Kulturea

Argazkiak izango dira Expodistrito ekimenaren barruan antolatutako lau erakusketen ardatza, Rafa Marrodánen eta Joan Budaren lanakaz eta 'Distrito Foto' lehiaketan eta Argizaiola 2010 XXX. Sariketan sariak jaso dituan irudien artean aukeratutako argazkiakaz.

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, datorren eguaztenean, irailaren 1ean, emongo deutso hasierea urteko azken hiruhilekorako egitarauari. Argazkiak izango dira lau erakusketen ardatza, Rafa Marrodánen eta Joan Budaren lanakaz eta 'Distrito Foto' lehiaketan eta Argizaiola 2010 XXX. Sariketan sariak jaso dituan irudien artean aukeratutako argazkiakaz.

Beste hiru erakusketen bitartez, ikusleak Rafael Villaren margolanetara, Edurne Trabuduaren akuareletara eta urkoloretara, eta egur landua eta pintura nahasten dituan Gurruchagaren 'Gernika revisited' bildumara hurreratu ahal izango dira.

Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsako Udaltegiek txandaka jasoko ditue erakusketak, datorren abenduaren 17ra arte.

Expodistrito, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburua artea uribilduko barruti guztietara eroatea eta hainbat artistaren lana ezagutarazotea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu