Van Goghen margolan bat ostu dabe Egipton

Bizkaie! 2010-08-23 14:42   Kulturea

Vicent Van Gogh margolari holandarraren Mitxoletak obrea ostu dabe joan dan asteburuan El Cairo-ko (Egipto) museo batetik. Lapurtutako obrearen balioa 40 miloe eurokoa dala jakinarazo dabe.

Vicent Van Gogh margolari holandarraren Mitxoletak obrea ostu dabe joan dan asteburuan El Cairo-ko (Egipto) Mohamed Mahmud Jalil Museotik. Egiptoko Kultura ministroak ezagutzera emon dauenez, bikote italiar bat atxilotu dabe El Cairoko aireportuan, herrialdetik iges egitera joiazanean. Hasiera batean margolana berreskuratu ebela jakitera emon arren, ondoren informazinoa zuzendu eta, momentuz, ez dagoala obrearen arrastorik zabaldu dabe.

Mohamed Mahmud Jalil Museotik ostutako obrearen balioa 40 miloe eurokoa dala jakinarazo dabe. Museo hori Nilo ibaiaren mendebaldeko itsasertzaren ondoan dago eta arte garaikidearen obra handiak gordeten ditu, tartean, Gauguin, Van Gogh, Renoir, Degas, Cezanne, Monet eta Rodin artistenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu