Karmele Igartua idazlea hil da, 51 urte zituala

Bizkaie! 2010-08-23 12:37   Kulturea

Hitzak orbainetan eta Denbora enaren hegaldian izeneko poema liburuak idatzi zituan Igartuak, eta amaituta eukan hirugarren bat be, Itsaso kontra bat izenekoa, baina ezin izan dau argitaratuta ikusi.

Gaixoaldi luze baten ondoren, barikuan, abuztuak 20, hil zan Karmele Igartua idazlea (Aretxabaleta, Gipuzkoa 1959), 51 urtegaz. Atzo egin eutsen hileta elizkizuna Aretxabaletan bertan. Hitzak orbainetan eta Denbora enaren hegaldian izeneko poema liburuak idatzi zituan Igartuak, eta amaituta eukan hirugarren bat be, Itsaso kontra bat izenekoa, baina ezin izan dau argitaratuta ikusi.

Igartua irakaslea zan lanbidez eta poesia be idazten eban. 2007an aurkeztu eban bere lehenengo liburua, Hitzak orbainetan. Lan horregaz, Felipe Arrese Beitia poesia saria irabazi eban.

Igaz argitaratu eban bigarrena: Denbora enaren hegaletan izenekoa, Pamiela argitaletxearen eskutik. 'Denporea ezin da atrapau, ez da bihar edo atzo, ni naz denpora guztia, ez dago besterik. Denpora hori pertsonifikau gura neban', adierazo eban, orduan, idazleak.

Bagilean emon eban azken errezitaldia, Larrabetzun, Literaturia ekimenaren barruan, Igor Estankona, Paddy Rekalde eta Xabier Montoia poetakaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu