Jaurlaritzeak 514.000 euro bideratuko ditu izaera literarioko euskerazko argitalpenen produkzinora

Bizkaie! 2009-08-10 15:36   Kulturea

Blanca Urgell sailburuak zuzentzen dauen kontseilaritzeak argitalpenentzako diru-laguntzinoen sistema barri bat ezartzea derrigorrezkoa dala adierazo dau, euskerearen zabalkundea esparru desbardinetan suspertzeko, eta batez be, euskerazko lan literarioak argitaratzeak dakarren ahalegina sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, 2009rako, izaera literarioko euskerazko argitalpen produkzinoari 514.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso.

Blanca Urgell sailburuak zuzentzen dauen kontseilaritzeak argitalpenentzako diru-laguntzinoen sistema barri bat ezartzea derrigorrezkoa dala adierazo dau, euskerearen zabalkundea esparru desbardinetan suspertzeko, eta batez be, euskerazko lan literarioak argitaratzeak dakarren ahalegina sustatzeko.

Kultura Sailak babesa eta lankidetza eskaini gura deutse argitalpen enpresei; horretarako, euskerazko argitalpenen gastuak ordaindu gura ditu. Diru-laguntzinoak diru publikoa emateko kontuan izan behar diran publizitate, konkurrentzia eta objektibidade printzipioen arabera banatu behar dirala zehaztu dabe iturri publikoek.

Laguntzinoa, 2009an, euskerazko lan literarioek izandako argitalpen kostuak betetera zuzenduta egoteaz gan, argitalpen izaerea daben enpresei zuzenduta dago.

Diru-laguntzinoen oinarrizko baldintzei jagokenean, argitalpen enpresek argitalpen egitasmo bat aurkeztu behar dabe; horretan, beste diru-laguntzinoarik jaso ez daben eta 2009an argitaratu behar diran lan literarioak aurkeztuko dira.

Eskaria aurkezteko epea 2009ko irailaren 30ean amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu