Felix Bilbaoren 'Ipuin-barreka' liburuaren edizino gaurkotua dakar Labayruk

Bizkaie! 2009-05-13 18:51   Kulturea

Idazle ona da Felix Bilbao, baina, ha ta guzti be ez dau besterik ezer idatzi harrezkero. Bizkaieraz idatzitako lanen artean eredugarri dogu. Eta, ahozkotasunari hainbeste begiratzen jakon une honetan, zer ikasi asko dauka liburu honetako estiloak.

Felix Bilbao morgatarrak 1959an argitaratu eban 'Ipuin-barreka' liburua, Euskaltzaindiak 1954an eratutako leihaketan saridun izan eta gero. Artean frantziskotar gaztea zan arren, ondo be ondo jakin eban jasoten herri-ipuinak kontetako ahozko erregistroa.

Idazle ona da Felix Bilbao, baina, ha ta guzti be ez dau besterik ezer idatzi harrezkero. Bizkaieraz idatzitako lanen artean eredugarri dogu. Eta, ahozkotasunari hainbeste begiratzen jakon une honetan, zer ikasi asko dauka liburu honetako estiloak.

Izenburuak dinoanez, liburua ipuinez osotuta dago. Herri-tradizinoko 55 ipuin dira, egileak bere inguru ezagunera ekarri dituanak. Herriko leku-izen eta persona izenak emon deutsie pertsonaiei, gehienak ezizenagaz aitatzen ditu, herrietako ohitureari jarraituz.

Edizino honetan idazkera gaurkotu eta irudi barriak sartu dira, Enrique Morente marrazkilariak egindako irudiak, hain zuzen.

Edizinoa Nagore Etxebarriak preparau dau eta sarrera-azterketea, barriz, Adolfo Arejitak.

Argitalpen hau Morgako udalaren laguntzinoagaz egin da eta herriak herriko seme eta idazleari egingo deutsan omenaldi zabalago baten barruan sartzen da. Liburuaren aurkezpena datorren zapatuan, maiatzaren 15ean izango da Morgan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu