47 taldek 51 antzezlan aurkeztuko ditue 2009ko Leioako Umore Azokan

Bizkaie! 2009-03-27 10:42   Kulturea
Hamargarren edizino honetan, 17 ikuskizun estreinauko dira

Edizino barri honetan, Leioako Umore Azokeak Euskal Herriko 16 konpainia, Estadu espainoleko 18 eta nazinoarteko beste 13 talde batuko ditu, antolatzaileek jasotako 470 proiektuetatik aukeratuak. Lau egun honeetan, 51 antzezlan ikusteko aukerea izango da horreen artean 17 estreinaldiak izango dira.

Maiatzaren 21etik 24ra bitartean Leioako plaza eta kaleak Antzerkiaren adierazpen guztiekaz beteko dira: txotxongiloak, zirkua, kalejirak, umorea, musika eta malabareak.

Edizino barri honetan, Leioako Umore Azokeak Euskal Herriko 16 konpainia, Estadu espainoleko 18 eta nazinoarteko beste 13 talde batuko ditu, antolatzaileek jasotako 470 proiektuetatik aukeratuak. Lau egun honeetan, 51 antzezlan ikusteko aukerea izango da horreen artean 17 estreinaldiak izango dira, profesional zein ikuslego orokorrari aparteko jaialdi bategaz gozetako aukerea eskainiz.

Euskal Herriko 12, Estadu espainoleko 3 eta nazinoarteko 2 izango dira Umore Azokan lehenengo aldiz aurkeztuko diran ikuskizunen jatorria. Aitagarria, zazpi lanen produkzinoan Leioako Umore Azokeak kolaboratu duela.


Ames, ilusino eta pasinoz beteriko hitzordua

Umore Azokea, Leioako Udalak eta Kultur Leioak antolatzen dabe, Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Kultura Ministerioaren laguntzinoagaz. Leioak, lau egunez, antzerkiagaz batera biziteko aukera parebakoa eskaintzen dau. Harremanak sortzeko, ideiak alkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emonaldiak kontratetako aukerea, antzerkia eguneko hogeita lau orduetan bizi ahal izateko foroa. Kaleko antzerkia ardatz dala, Umore Azokeak urterik urte Euskadiko, Estaduko eta atzerriko konpainia garrantzitsuak ekarri ohi ditu gurera, obra ugari estreinatuz eta, aldi berean, artista barriei euren lanak erakusteko aukerea emonaz; horri guztiari esker, azoka moduan finkatu egin da. Umore Azokeak fresko irauten dau, beteranotasunaren eta gaztetasunaren nahasteari esker. Leioako Umore Azokea, COFAE - Estadu Espainoleko Arte Eszenikoen Ferien Koordinakundearen kide da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu