Gutun Zuria literatur jaialdia, zezeilaren 3tik 7ra Bilbon
2009-02-03 14:56 KultureaAlhondigaBilbaok Gutun Zuria literatura jaialdia antolatu dau bigarrenez, zezeilaren 3tik 7ra bitartean, eta aurtengoa biografia-autobiografiei buruzkoa izango da. Talde horrek ekimena burutzen dauen bigarren urtea da eta bere helburua literatur jaialdien zirkuituan lekua izatea da.
AlhondigaBilbaok Gutun Zuria literatura jaialdia antolatu dau bigarrenez, zezeilaren 3tik 7ra bitartean, eta aurtengoa biografia-autobiografiei buruzkoa izango da. Talde horrek ekimena burutzen dauen bigarren urtea da eta bere helburua literatur jaialdien zirkuituan lekua izatea da.
Bilboko Guggenheim Museoan eta Arte Eder Museoan izango dira ekitaldiak, izan be, 2010. urtera arte AlhondigaBilbaok ez ditu bere instalazinoak prest izango.
Jaialdia gaur, zezeilak 3, inaugurauko da, 19:30ean, Guggenheim Museoan. Inaugurazino egunean, Ana Vallesen Truenos y misterios lana antzeztuko dabe. Obra horrek biografien gaia jorratzen dau, antzerkiaren magiaz baliaturik, eta egokiak izan ez daitekezan erabagiek norbere bizitza markau leikiela erakusten dau.
Hurrengo egunetan, hainbat idazleren berbaldiak izango dira eta, besteak beste, Cees Nooteboom, Jorge Semprún, Arcadi Espada, Cristina Rota, Juan Diego Botto eta Maria Botto, Bernardo Atxaga, Eric Hobsbawn, Paul Preston eta Ismail Kadarék parte hartuko dabe. Era berean, Miguel de Unamunoren, Luis Bassaten, Galaren eta Federico Felliniren biografiak banatuko dira doban.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!