Harkaitz Canok zinea eta literaturea izan ditu aztergai bere azken lanean
2008-12-02 10:52 KultureaZinea eta literaturea. Literaturea eta zinea: bikote perfektua ala ezinezko bikotea? Joera bi horreen artean kokatzen da Harkaitz Canok aurkeztu barri dauen 'Zinea eta literatura' liburuan egindako azterketea.
Zinea eta literatura. Literatura eta zinea. Zineak, bere kontetako moduan, badauka zerikusirik komikiagaz, pintureagaz, musikeagaz… eta baita, zelan edo holan, literatureagaz be. Harkaitz Canok Francis Ford Coppola zine zuzendariren berbak gogorarazoten deuskuz: 'literaturea izan nahi dauen zine bateko partaide izateak harrotzen nau'. Baina, aldi berean, Alfred Hitchcocken berbak kontrajarten deuskuz: 'nire irudipena da orkestra zuzendari bat ete nazan… Paisaje ederrei begira, argi eta koloreak erabiliz, pintore sentiduten naz. Literatureagaz, barriz, mesfidatia naz; liburu on batetik ez da derrigorrez film on bat ataraten'. Zinea eta literaturea. Literaturea eta zinea: bikote perfektua ala ezinezko bikotea? Joera bi horreen artean kokatzen da Harkaitz Canok aurkeztu barri dauen 'Zinea eta literatura' (Elkar) liburuan egindako azterketea.
Harkaitz Cano (Lasarte, 1975). Zuzenbidean lizentziaduna, Lubaki Bandan hasi zan bere ibilbide literarioa, 1993an. Gaztetatik erakutsi eban idazle ofizioan murgiltzeko borondatea, eta horren ondorioa da bere bibliografia zabala. Harkaitz Canoren ezaugarria da literatur teknikak arakatzea, idazle ofizioan sakontzea. Harkaitzen ustez, 'beti daude bi film: egin dana eta bidean geratu dana… Beti daude bi liburu: argitaratu dana eta bidean geratu dana. Idazleak min bat bizi dau, jakitearena amestu eta pentsatu eban liburua hobea dala argia ikusi dauena baino, baina jakin badaki ezin dala liburuaz pentsau amestutako eta pentsautako istorioa berbatan gauzatzen dan arte'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!