Bilboko Zubietxe arte tailerreko artista etorkin batzuek egindako lanak ikusgai Getxon

Bizkaie! 2008-12-01 17:40   Kulturea

'Giza Art: ahotsak eta ohiartzunak' izeneko erakusketa ibiltaria eguenetik abenduaren 21era bitartean egongo da zabalik Getxoko (Bizkaia) Algorta auzoko Torrene kaleko 3 zenbakian dagoan erakusketa-gelan. Modu honetan hasiko dira abenduaren 18an ospatuko dan Etorkinen Nazioarteko Egunaren inguruan Getxoko Udaleko Immigrazino eta Kulturarteko Unitateak antolatutako ekitaldiak.

'Giza Art: ahotsak eta ohiartzunak' izeneko erakusketa ibiltaria eguenetik abenduaren 21era bitartean egongo da zabalik Getxoko (Bizkaia) Algorta auzoko Torrene kaleko 3 zenbakian dagoan erakusketa-gelan. Modu honetan hasiko dira abenduaren 18an ospatuko dan Etorkinen Nazioarteko Egunaren inguruan Getxoko Udaleko Immigrazino eta Kulturarteko Unitateak antolatutako ekitaldiak.

Bilboko Zubietxe arte tailerreko artista etorkin batzuek egindako hainbat lan eta komiki eta ilustrazino munduko zenbait profesionalek egindako horreen bersinoak ikus daitekez erakusketan.

Getxoko Udalagaz alkarlanean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta aitatutako alkarteak antolatutako ekimenaren helburua da artistek artelanetan islatzen dituen esperientzien bidez getxotarrak immigrazinoaren inguruan sensibilizetea. Horrela, euren jaioterritik alde egin behar izan eben personek eta ilustrazino arloko profesionalek prozesu migratorioen ganean daben irudia eskaintzen dabe. Era horretan, erakusketeak alkar ulertzeko topagunea izan nahi dau eta baita aniztasunaren aldekoa be.

Erakusketea bisitetako ordutegia astelehenetik barikura 18:30etik 21:00etara izango da, eta zapatuetan eta domekatan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara.

Kartel lehiaketea

Eguenetik abenduaren 29ra arte, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren kontrako kartel lehiaketan izena emoteko epea zabalik egongo da, honako hiru kategoria honeetan banatuta: lehenengoa Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 2. mailara bitartekoentzat izango da; bigarrena DBHko 3. mailatik Batxilergoko edo baliokidetako artekoentzat eta, azkena, publiko guztiari zabalik.

Karteletan arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren kontrako mezua zabaldu behar da, 'Aniztasunaren alde, diskriminazioaren kontra' goiburuagaz. Lanak jatorrizkoak eta argitarabakoak izan beharko dira, goitik beherako formatuan, DINA4 edo DINA3 neurrietan, euskarririk bakoak.

Talde bakotxak kultur aniztasunari lotutako sari bana eukiko dau eta, lehenengo bietan, ganera, ikastetxeek be saria jasoko dabe.

Informazino gehiago: www.KaixoGetxo.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu