EuskoTrenek lurrun trenen hiru zerbitzu eskainiko ditu astegoienean Azpeitia eta Lasao artean

Bizkaie! 2008-10-02 15:38

Informazino gehiago lor daiteke museoaren telefono zenbakiaren bidez (943 15 06 77) eta www.euskotren.es webgunean. Era berean, kontsultak egin daitekez 943 15 07 46 faxaren bidez edo museoa@euskotren.es posta elektrikoko helbidearen bitartez.

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoan EuskoTren soziedade publikoaren Trenaren Euskal Museoak lurrun trenen hiru zirkulazino eskainiko ditu astegoienean Azpeitia eta Lasao artean (Gipuzkoa).

Zapatuan, bi zirkulazino eskainiko dira, 12:30etan eta 18:00retan; domekan, barriz, 12:30etan abiatuko da eta zirkulazino bakarra izango da, EuskoTreneko iturriek jakinarazo dabenez.

Lurrun trenen zerbitzuak balio historiko handia dauen material mobikorrez egiten dira. Tren-makina honeek nabarmentzen dira: 'Aurrera' (100 urte baino gehiagokoa); 'Espinal' (1887. urtean eregia, jardunean dagoan Europako bide metrikoko makinarik zaharrena da); 'Portugal' (Espainian jardunean dagozanetan potentzia handiena dauen bide estuko lurruneko tren-makinea da); eta 'Euzkadi' (1921. urtean eregia, iparraldeko bide metrikoaren eredurik adierazgarrienetako batekoa da).

Bidaiarien autoen artean 'Pagoa' eta 'Aritza' izenekoak nabarmentzen dira, 1925. urtean eregiak Urolako Trenbiderako, bai eta museoak hartutako azkenetakoa be, Bidasoako Trenbide zaharraren C-5 bidaiarien autoa, 1915. urtean eregia.

Trenaren Euskal Museoaren ordutegia honakoa da: martitzenetik barikura, 10:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:30etara; zapatuetan, jaiegunak ez diranean, 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara; domeka eta jaiegunetan, 10:30etatik 14:00etara.

Informazino gehiago lor daiteke museoaren telefono zenbakiaren bidez (943 15 06 77) eta www.euskotren.es webgunean. Era berean, kontsultak egin daitekez 943 15 07 46 faxaren bidez edo museoa@euskotren.es posta elektrikoko helbidearen bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu