Bilboko Marijaiaren ganeko idazketa lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2008-10-02 14:33

Pasa dan abuztuaren 24an Marijaiak datorren urtera arte agur esan baeuskun be, bere 30. urtebetetzearen ospakizuna oraindino ez da amaitu. Mari Puri Herrerok sortutako pertsonaiak 30 urte bete ditu eta, hori dala eta, Bilboko Turismo eta Jaietako Sailak Ene Marijaia! idazketa lehiaketa jarri dau martxan, 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxuei zuzenduta.

Pasa dan abuztuaren 24an Marijaiak datorren urtera arte agur esan baeuskun be, bere 30. urtebetetzearen ospakizuna oraindino ez da amaitu. Mari Puri Herrerok sortutako pertsonaiak 30 urte bete ditu eta, hori dala eta, Bilboko Turismo eta Jaietako Sailak Ene Marijaia! idazketa lehiaketa jarri dau martxan, 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxuei zuzenduta.

Urtero Aste Nagusira jatorkun pertsonaia da gutun eta ipuin lehiaketa honen gai nagusia. Lehiaketan parte hartu gura dabenek aukera bi izango ditue: Marijaiari gutun bat idatzi edo Marijaia protagonista dauen ipuina sortu.

Testuak euskeraz zein gaztelaniaz idatzi ahal izango dira, eta lehendik argitaratu bakoak eta bestelako lehiaketaren batean saritu bakoak izan beharko dira. Gutunak ez dira folio bat baino luzeagoak izango eta kontakizunek, gehienez, hiru folioko luzerea izango dabe.

Lehiaketan 8 eta 16 urte bitarteko persona guztiek parte hartu ahal dabe eta lanak Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailean (Zabalgune Plaza 11, 1 – 48009 BILBAO) aurkeztu behar dira.

Gaztetxuak animau eta uriko ikastetxeak ekimenean inpliketako helburuagaz Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak Ene Mariajaia! Lehiaketako lehenengo edizino horretan parte hartzeko konbita egin deutse Bilboko ikastetxe guztiei. Holan, Bilboko gazteek lehiaketan parte hartzen daben ikastetxeen bidez be aurkeztu ahal izango ditue lanak, eta lanik gehien aurkezten dituen ikastetxeek eskola materiala jasoko dabe sari moduan. Kasu biotan urriaren 24an amaituko da lanak aurkezteko epea.

Ene Marijaia! lehiaketak 18 sari izango ditu guztira: sari bi, gazteleraz eta euskeraz, kategoria bakotxeko: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak ; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; DBHko 1. eta 2. mailak; DBHko 3. eta 4. mailak; eta, sari bana lan gehien aurkezten dauen Lehen Hezkuntzako eta DBHko Ikastetxeentzat.

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak liburu batean batuko ditu testu irabazleak. Era beran, lan horren edizino digitala be burutuko da, www.bilbao.net eta www.bilbaofestak.com webguneetan argitaratzeko.

Lehiaketaren oinarriak:
www.bilbao.net
http://besteekitaldiak.bilbaofestak.com
Informazio gehiagorako:
Tel: 94 420 31 47

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu