Bilboko Arte Eder museoak Euskal Herriko 80 obra batu ditu

Bizkaie! 2008-02-12 11:22   Kulturea

Erakusketeaz gan, euskal artea zabaltzeko helburuagaz, gida bat be editau dabe. Danetara, 118 artistaren biografia eta obrak jaso dira argitalpenean, 'euskal artearen ganeko ikuspegi zabala eta osotua emoteko'. Erakusketea maiatzaren 25era arte izango da ikusgai.

Bilboko Arte Eder Museoak Euskal Herriko hainbat artisten larogei obra batu ditu erakusketa batean. Javier Viar museoko zuzendariaren esanetan, 'Euskal artistak. Bilboko Arte Eder Museoa bilduma' izeneko erakusketeagaz, 'euskal artisten kolektiboagaz geunkan zorra kendu dogu'.

Erakusketeaz gan, euskal artea zabaltzeko helburuagaz, gida bat be editau dabe. Lana hamasei laguneko lantaldeak egin dau, museoko zuzendariaren gidaritzapean. Danetara, 118 artistaren biografia eta obrak jaso dira argitalpenean, 'euskal artearen ganeko ikuspegi zabala eta osotua emoteko'. Artista horreen lanak dira erakusketan ikus daitekezanak.

Bisitariek maiatzaren 25era arte izango ditue ikusgai obrak. Erakusketan, besteak beste, Jorge Oteiza, Agustín Ibarrola, Eduardo Chillida, Aurelio Arteta, Ignacio Zuloaga, Andrés Nágel eta Txomin Badiola artisten pinturak, eskulturak eta ikus-entzunezko piezak batzen ditu. 'Artisten aukeraketea ez dogu guk egin, museoaren historiak baino', jakinarazo dau Viarrek.

Era berean, euskal artea zabalduz, Euskal Herritik hur dagozan autoreei omenaldia egin nahi deutse Bilboko Arte Eder museoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu