'Grönholm Metodoa' antzezlana Arriagan

Bizkaie! 2008-02-11 17:31   Kulturea

Bilboko Arriaga antzokiak Txalo Produkzioak taldeak produzidutako 'Grönholm Metodoa' antzezlanaren hiru emonaldi eskainiko ditu, zezeilaren 12an bat eta 13an bi. Jordi Galceranen lanaren euskerazko bersino honetan lau euskal aktore ezagun batu ditu: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Ramon Agirre eta Itziar Ituño.

Bilboko Arriaga antzokiak Txalo Produkzioak taldeak produzidutako 'Grönholm Metodoa' antzezlanaren hiru emonaldi eskainiko ditu, zezeilaren 12an bat eta 13an bi. Jordi Galceranen lanaren euskerazko bersino honetan lau euskal aktore ezagun batu ditu. Joseba Apaolazak, Asier Hormazak, Ramon Agirrek eta Itziar Ituñok multinazional batean lanpostu on bat lortzeko lau hautagairen rola egingo dabe taula ganean. Itxurabakokerian, krudeltasunean eta hautaketa prozesu misteriotsu batean sartuko dira laurak.

Carlos Zabalaren zuzendaritzapean, antzezlana zezeilaren 12an, martitzena, eta zezeilaren 13an, eguaztena, izango da Arriaga Antzokian. Martitzenean saio bakarra izango da, 20:00etan. Eguaztenean, 20:00etako saioaz gan, goizeko 10:30ean saio berezia izango da taldeei zuzenduta.

Jordoi Galceranen 'El método Grönholm' jatorrizko lana lehenengoz taula ganera katalanez ailegau zan, Bartzelonako Poliorama Antzokiko estreinaldian eta Sergi Belbelen zuzendaritzapean. Gaztelaniazko bertsinoan, Tamzin Towzendek zuzendu eban.

Lanaren bertsino zinematografikoak, Marcelo Piñeyrok zuzenduta, Goya sari bi eta publikoaren saria irabazi zituan. Orain, Carlos Zabalak zuzenduta eta Txalo Produkzioak produziduta, euskeraz ikusi ahal izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu