‘Gerra garaia Bermeon’ argazki-erakusketea apirilaren 22ra arte izango da ikusgai
2007-04-11 02:00 KultureaAurtengo argazki erakusketea Gerra Zibilagaz lotuta dago, baita maiatzean argitaratuko den Sollubeko batailearen liburuagaz be. Holan ba, 1932 eta 1945 urteen bitartean Bermeon ataratako argazki batzuk izango dira ikusgai.
Urtero legez, Bermeoko Udal Artxiboak herriaren ganeko argazki erakusketea preparau dau, ‘Gerra garaia Bermeon’ izenburupean. Erakusketea 2002tik hona Udal Artxiboak egiten dauen antxinako irudien katalogoan oinarritzen da.
Aurtengo argazki erakusketea Gerra Zibilagaz lotuta dago, baita maiatzean argitaratuko den Sollubeko batailearen liburuagaz be. Holan ba, 1932 eta 1945 urteen bitartean Bermeon ataratako argazki batzuk izango dira ikusgai: gudariak, herritarrak euren lanetan, garaiko ekintza politiko esanguratsuak eta abar.
Argazkiez gan, artxiboko dokumentazinoa be ikusi ahal izango da eta hainbat dokumentu eta akta-liburu erakutsiko dira, Bermeoko Udalak bere dokumentazino historikoa herrian geratzeko urteetan egin dauen lanaren erakusgarri.
Artxiboan oraindino be irudiak batzen segiduten dabe. Gura dauenak bere etxean gordeta dituan argazkiak artxiboari emon leikioz eta, erabilpen eskubideak arautzen dituan kontratua sinatu ondoren, artxiboan argazki eta irudi horreen kopia egin eta jatorrizko jaubeari bueltetan jakoz irudiak.
‘Gerra garaia Bermeon’ erakusketea apirilaren 11tik 22ra bitartean izango da Nestor Basterretxea aretoan, astelehenetik barikura 18:00etatik 21:00etara eta astegoienetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Sarrera dobakoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!