Kirmen Uriberen kostaldeko kantak eta poemak
2006-11-30 01:00 KultureaPozik dago Kirmen Uribe atara barri dauen liburuagaz. ‘Ideia sortu zan gabezia bat ikusten zalako kostaldeko gaiak jorratzerakoan; euskal iruditegian, gehiago jo da barruko ikuskerea emoteari kostaldekoa emoteari baino’.
Pozik dago Kirmen Uribe atara barri dauen liburuagaz. ‘Ideia sortu zan gabezia bat ikusten zalako kostaldeko gaiak jorratzerakoan; euskal iruditegian, gehiago jo da barruko ikuskerea emoteari kostaldekoa emoteari baino’. Arrazoi hori dala eta, kostaldeko itsas kantak eta poemak batu ditu eta Mikel Valverde argazkilariak osotu dau lana.
‘Bide bi egozan: batetik, handik eta hemendik hartu tantak eta paperean jartea baina hori niri ez jatan lar gustetan, kantak kantetako diralako eta ez irakurteko; bestetik, kanten artean haria egitea egoan eta hari horretan nire gogoetak, kostaldekoen profilak, asmakerak eta beste hainbeste kontu eskegi’. Azken horren alde egin dau idazle ondarrutarrak. Kostaldekoa izateak, akaso, ikuspuntu desbardina emon deutso eta ‘itsasoa zein gogorra eta tragikoa dan erakutsi dot’. Baina itsasoak badaukaz alde onak be, ‘bertsolari arrantzaleak, arraunlariak eta beste hainbeste be aitatzen dira poemetan’. Izan be, Uriberen esanetan, ‘kanta batek mundu oso bat azaltzen dau eta nik mundu hori liburu batera ekarri gura izan dot’.
Poemez gan, irudiek be garrantzi berezia daukie liburuan. Mikel Valverde marrazkilariak lana ‘alaitasunez’ egin dauela autortu dau, ‘barrualdekoa izan arren’. Paisajeak dira nagusi, portadako garabi hori ezik. Garabi horrek itsasoari ikuspuntu konstunbrista eta mistikoa kentzen deutsola dino Elkar argitaletxeko arduradunak. ‘Marrazkiak ez dagoz testuaren menpe, bide desbardinetatik doaz bata eta bestea, paraleloan’, dino Valverdek. Ganera, ‘zuri-baltzean dagoz testuari garrantzia ez kentzeko’.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!