Komikiz jantziko da Getxo
2006-11-22 01:00 KultureaAbenduaren 1etik 3ra, Areetako Geltokiko plazea komikiz jantziko da Getxoko Komiki Azokearen bosgarren edizinoagaz. Hiru egunez, ikusleek 65 stand izango dabez ikusgai: komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak... Ganera, azokan bestelako jarduera ugari egongo dira.
Abenduaren 1etik 3ra, Areetako Geltokiko plazea komikiz jantziko da Getxoko Komiki Azokearen bosgarren edizinoagaz. Hiru egunez, ikusleek 65 stand izango dabez ikusgai: komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak... Ganera, azokan bestelako jarduera ugari egongo dira.
Aurtengo ekitaldia Albert Monteys eta Manel Fontdevillaren lanari eskainitakoa izango da, aurtengo azokako kartelaren egileei eskainitakoa, hain zuzen be. Salvador Larrocari eskainitako monografiko bat be egongo da ikusgai. Egile horrek Getxon aurkeztuko dau, munduan lehenengoz, Ameriketako Estadu Batuetako Marvel argitaletxearentzat egin dauen azken lana: ‘Newuniversal’.
Bestalde, erakusketa bi gehiago be izango dira: ‘De ellas’ emakume irudigile ezagunen lanena eta ‘20-20: Toys-Art’. Ganera, Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalak (EIEP) ‘El Balanzín’ aldizkariaren bigarren zenbakiari erakusketatxu bat eskainiko deutso. Azkenik, Getxoko zenbait areto eta tabernatan be erakusketak izango dira Rober Garay, Simónides eta Rober González egileen eskutik.
Zaletuek nazinoarteko egileez gozetako aukerea izango dabe berbaldietan, aurkezpenetan eta sinadura ekitaldietan. Phil Jimenez artista estadubatuarra, Juan Giménez sortzaile argentinar ospetsua, Víctor Mora komikigilea, Jesús Saiz, David López, Sandra Uve, Manuel Bartual, David Rubín, Paco Roca, MAN, Mauro Entrialgo, Paul Grist eta Javier Pina izango dira, besteak beste, azokan.
Erakusketeaz gan, bestelako jarduera ugari be izango dira, berbaldiak, mahai-inguruak, proiekzinoak, multimedia lanak, animazinoak, film laburrak eta beste hainbat ekitaldi. Horreek danak Getxoko Kultur Etxeak zemendi osoan komiki munduagaz zerikusia daukan programazinoan sartzen dira. Bestalde, udal liburutegiek eta liburu-dendek be euren ekarpentxua egingo deutse azokeari. Liburutegiek komiki aukera berezia eskainiko dabe eta liburu-dendek azokarako gonbidapenak erregalauko dabez liburuak erostean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!