Lee Miller New Yorkeko artistearen 54 argazki ikusgai Bilbon
2006-08-22 02:00 KultureaBBKren erakusketa aretoan, Bilboko Kale Nagusiaren 32. zenbakian, abuztuaren 21etik urriaren 5era Lee Miller (1907-1977) artistearen 54 argazki egongo dira ikusgai ‘Lee Miller eta surrealismoa’ izenburuko erakusketan.
BBKren erakusketa aretoan, Bilboko Kale Nagusiaren 32. zenbakian, abuztuaren 21etik urriaren 5era Lee Miller (1907-1977) artistearen 54 argazki egongo dira ikusgai ‘Lee Miller eta surrealismoa’ izenburuko erakusketan.
Lee Miller-ek bizitza profesionalean atara eta luzaroan iraungo daben argazkiz osotutako erakusketea izango da. Bizitzearen gorabeherakaz bat eginik, maila desbardineko irudiak dira, gauzen aparteko ikuskeraz aberastuak eta argituak. Argazkiotan Millerren lanen bost aldiak batzen dira.
Lehen aldian, Miller Parisen bizi zan eta, musarena egiteaz ganera, Man Ray surrealisteagaz be ibili zan lanean. Man Raygaz bai arlo profesionalean eta bai arlo personalean be hartu-emonak bertan behera itxi eta bigarren aldia New York-en pasau eban. Bertan, argazki-estudio bat edegi eban. Eskari handiko negozioa izan arren, urte bi geroago negozioa zarratu eta Egiptora joatea erabagi eban Eloui Bey bere senarragaz batera. Sei urtetan alkarregaz bizi ondoren eta herrialde horretan biziteaz asperturik, aldi barri bat hasi eta hainbat bidaia egin zituan Frantzia, Inglaterra, Grezia, Libano, Syria, Errumania eta Bulgariatik, beti be argazki-kamarea eskutan.
1937an, Miller Roland Penrosez maitemindu zan. Roland artista surrealista, idazlea, bildumazalea eta Londreseko Insttitute of Contemporary Art ospetsuaren sortzailea zan. Aldi horretan, haren bizitza artistikoaren aldirik aberatsena, modearen mundurako lanak egiteaz gan, batez be Vogue aldizkarirako, artisten eta idazleen argazkiak be atara zituan.
Laugarren aldi horretan (1940), gerrako korrespontsal legez ibili zan lanean eta, hainbat irudi jaso zituan: Londres uriburuak sufridutako bonbardaketen ondorioak, Pariseko askapena eta Alemaniako kontzentrazio-eremuak. Erakusketa honetako argazkien kopuruaren erdia baino gehiago aldi honetakoak dira.
Bosgarren eta azken aldian, oraindino lanean jarraitu eban; oraingoan, Penrosen granjara hurreratzen ziran gonbidatu famatuen argazki apartak atarateaz gan, bizi ziran granjako etxe-bizitza eta bizimodua islatzen eben irudiak be ataraten zituan. Argazkilaritzako historialari batzuen arabera, 1954an argazkiak atarateari itxi eta, ordura arte ataratako guztiak gorderik, bizitza barri bat hasi eban ama eta etxekoandre legez.
Erakusketearen ordutegia astelehenetik barikura goizeko 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara da eta zapatu, domeka eta jaiegunetan zarratuta egongo da. Informazio gehiago www.bbk.es eta www.leemiller.co.uk helbideetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!