Richard Serraren eskultura batek apainduko dau Bilboko Arte Eder Museoaren aurrealdea

Bizkaie! 2006-06-23 02:00   Kulturea

Javier Viar Bilboko Arte Eder Museoaren zuzendariak gaur, bagilak 23, inaugurau dau datozan bost urteotan museoaren kanpoaldean ikusgai izango dan Richard Serra artista estadubatuarraren eskultura bat. ‘New Union’ izeneko obrea 2003an egin eban artisteak. Altzairuzko eskulturearen neurriak itzelak dira: lau metro luze eta 40 tona.

Lan hau Bilboko udaletxearen aurrean dagoan Oteizaren eskulturearen eta Guggenheim Museoan dagozan Serraren beraren obren antzekoa da. ‘Izenik emon barik bizi gura dauen persona baten kolekzinoko doe filantropiko baten ondorioa’ dala jakinarazo dau Viarrek. Museo bilbotarrak ez dau ezer pagau beharko eskulturea bertan izateagaitik. Obrea garbi mantentzeagaz, nahikoa izango da.

‘Hasieran bost urterako dator eta egokiena museoarentzat betiko hemen geratzea litzateke, baina hori denporeagaz erabagiko dogu’ , esan dau. Artisteak berak eskulturearen kokapen-planoak begiratu dituala dino Viarrek.

Eskulturea Sevillako erakustazoka baten aurrean egon da 2004tik hona eta tonu oxidau berezia hartu dau han. Ondorioz, Viarren ustez ‘enigmea sortzen dauen lana da’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu