Leioan, 25.000 irribarre
2006-06-06 02:00 KultureaAntolatzaileek ' arrakasta handiko' edizino legez definidu dabe Leioako Umore Azokearen zazpigarren edizinoa.
Leioako Umore Azokaren zazpigarren edizinoko antolatzaileek ‘arrakasta handiko’ edizinoa izan dala nabarmendu dabe, bai joan dan asteburuan Leioara hurreratutako publiko kopuruaren aldetik (25.000 pertsona inguru), bai eta aurkeztu diran ikuskizunen kalidadearen aldetik be.
Modu horretan, antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez, danetara 25.000 persona joan dira edizino honetan eskainitako 150 emonaldi baino gehiago ikustera eta, zentzu horretan, ‘hazkunde portzentual altua’ izan dala azpimarratu dabe.
Bestalde, aurtengo edizinoan izandako ume eta gazteen parte-hartze ‘altua’ be nabarmendu dabe, izan be, egitaraua ‘orekatua, anitza eta ikusle danei zuzendutakoa izan da’.
Aurrerantzean bide beretik joteko asmoa adierazo dabe, ‘ezelako adierazbiderik baztertu barik’. Aurrera begira, ohizko antzerkigintzea (umorea, zirkua, animazinoa...) eta dantza garaikidea edota sua erabilten daben abangoardia ikuskizunen arteko orekea topetako asmoa daukie. Lehenengo pasuak, daborduko, emonda dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!