Nazinoarteko III. Antzerki eta Dantza Eskolen Jaialdia Bilbon eta Barakaldon

Bizkaie! 2006-05-23 02:00   Kulturea

Aurten ACT Jaialdiak nazinoarte mailan antzerki eskolek egindako antzezlanak ezagutarazo gura ditu, baita zentru horreetatik urtetan daben artisten proposamen barriak be.

Aurten ACT Jaialdiak nazinoarte mailan antzerki eskolek egindako antzezlanak ezagutarazo gura ditu, baita zentru horreetatik urtetan daben artisten proposamen barriak be.

ACT, Antzerki eta Jantza Eskolen Jaialdiak erreferentzia izan nahi dau antzerki ikasle eta profesionalen artean, baita ikuslearentzat be. Joera eszeniko barriei edegita dagoan ACT jaialdiak, hezkuntza, Europagazko hartu-emonak eta sorkuntza barria programau eta suspertzen ditu. Aurtengo apustua ikasle eta graduatuen lan barrien promozino eta alkartrukean oinarrituta dago, baita Antzerki eta dantza eskolen lanen aurkezpenean. Edozelan be, 2006 urterako helburua, Laburract, ikasle eta graduatuen lehiaketea eta bertara aurkeztutako euren lehenengo lan profesionalen sustapena da.

Maiatzaren 29tik bagilaren 3ra bitartean, ondoko ekitaldiak eta hitzorduak nabarmendu daitekez:

- Munduko eskolen antzezlanak Barakaldo Antzokian eta Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean aurkeztuko dira.

- Laburract lehiaketan parte hartzen daben lan labur eta barriak La Fundición aretoan erakutsiko dira.

- Kafe Antzokian alkartuko da Europan zehar bira dabilen Nazinoarteko Gazte Sortzaileen Maratoia.

- Eta aurten lehenengoz, Hikaateneo, Act-bihotza, jaialdiaren topagune bihurtuko da eta horrezaz aparte, gosariak, afariak, berbaldiak eta ikastaroak emongo dira.

ACT jaialdian antzezlan eta proposamen desbardinak ikusi ahal izango doguz, ikastaroak, berbaldiak eta mahai-inguruak be izango dira. Bertan, etorkizuneko aktore, pedagogo, artisten topagune programatzaile, produktore eta kazetariakaz esperientziak alkartrukatzea da asmoa ikaskuntzea aberasteko.

ACT gune edegia da aldaketarako, barriztazinorako eta topaketarako. Horregaitik, 3. edizino honetan nazinoarteko alkartruke pedagogikoari eutsiko jako, ikastaro eta berbaldi kopurua handituz eta zenbait liburu be aurkeztuz.

Eskola lanen erakusketea be izango da eta Europa mailako zenbait eskolek ikasketa amaierako lanak aurkeztuko dabez, baina eremu eszeniko barrietan instalazinoek, gradu-ondoko lanek eta ikasleen lan labur propioek be sail barriak izango dabez jaialdian.

www.bai-bai.net/act

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu