Getxoartek igaz baino % 20 bisitari gehiago izan ditu

Bizkaie! 2006-05-22 02:00   Kulturea

Asteburu osoan 7.500 bat lagun pasau dira karpa itzeletik. Getxoko Kultur Etxeko iturrien esanetan, Getxoarte Arte Barrien Azokeak jarduerea 'sendotu' dau.

Getxoarte Arte Berrien Azokeak jarduerea sendotu dauela adierazo dabe Getxoko Kultur Etxeko iturriek. Izan be, astegoien osoan 7.500 bat lagun pasau dira karpa itzeletik, igaz baino % 20 gehiago. Ganera, artista gazte gehiagok parte hartu izana be nabarmendu dabe antolakuntzatik, aurten 60 artistek erakutsi ditue-eta euren lanak eta igaz 51 izan ziran.

Getxoko Kultur Etxeko iturriek jakinarazo dabenez, 'originaltasuna, freskotasuna eta ausardia' izan dira nagusi aurtengo azokan. Erakutsitako obren kalidadeak gora egin dauela dinoe, ganera.

'Artista gazteek azokan hartutako lekua nabarmena izan da. Horrek erakusten dau profesionaltasun mailea handia dala' , dinoe iturri ofizialek. Askok, lehenengoz erakutsi ditue euren lanak publikoaren aurrean eta trankil-trankil egin ahal izan dabe berba publikoagaz euren obren nondik-norakoen ganean. Ganera, saldu be egin ditue lanetariko batzuk.

Getxoartek, besteak beste, pinturak, marrazkiak, argazkiak, eta ikus-entzunezkoak izaten ditu erakusgai. Aurten, antolatzaileek ikus-entzunezko lan horreek bultzatu gura izan ditue, artista gazteen artean gero eta gehiago zabaltzen dagozalako. Horretarako, ikus-entzunezko lanak erakusteko gune bereziak izan dira Getxoarten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu