Bidaia baten kronikea: bertsolari gazteak Lisboan

Bizkaie! 2005-09-30 00:00   Bertsolaritzea
Azken eguna Lisboan libre. Beraz, gosaldu ostean metroa hartu eta alkarregaz joan ginan dendaz denda, kalerik kale, familia eta lagunei opariak erostera: kanpoan bazkaldu, kantaldia egin, leku ederrak ikusi, portugesa praktikau… Gauean, azken afariaren ostean, urian zehar ibili ginan, gaueko Lisboa eta egunekoa ez diralako bardinak. Tabernatan kantaldia gauero legez, batez be 2 ahotsetan kantatutako ‘txikia’ edo ‘No woman no cry’ doinuarekin inprobisautako letrak. Azkenerako reggae kontzertu batean egon ginan jantzan. Hurrengo goizean gosaldu eta autobusa hartu genduan gure herri ...

Ardaoaren santutegira erromesaldia

Bizkaie! 2005-09-23 00:00   Bertsolaritzea
Osorik bete genduan plana. Lapueblan hamaiketakoa egin eta bodega bi bisitau genduzan, bata txikia eta tradizionalagoa eta bestea handiagoa eta egungo teknika aurreratuetara egokitutakoa. Bietan edan genduan ardaua, zelan ez, eta bietarik egin genduan, edan eta kantau, eta dantzarako be animau ziran batzuk, payatarren soinu txiki eta panderoaren erritmora. Eguna itzel girotuta egoala Biasterin egin genduan urteroko osteratxoa eguerdiz, kaleak trikiti doinuz beteaz eta tabernak bertso desafio txikiekaz zipriztinduz. Biasteriko bazkalostea be polito luzatu zan, kantu zahar, bertso barri, eta ...

Bertso zaharrak Bilboko Zazpi Kaleei jarriak

Bizkaie! 2005-09-16 00:00   Bertsolaritzea
Goizeetan ez dago argirik desagertu baitzen ziplo eta eguzki dirdiratsua noizko dugu ikusiko? Gizakiz bete den hiri honek badauka hainbat musiko puta, makarra ta polizia ertzain eta kilimiko: ZEIN IZANGO ETE DEN HIRI HAU BERBERA EZ BADA BILBO? Eta zerurik nik ez dakusat tartean baita geruza kutsaduraz eta pitzaduraz horniturikako putza. Ta gure itxaropen usuak bete dira malerusaz jeringak, tripiak, soldadutza ditugularik bezuzak: ZEIN IZANGO ETE DEN HIRI HAU BERBERA EZ BADA BILBO? Ba omen zegoen rokero bat pitzaturik zegoena ...

Bertso barriak Aste Nagusiari jarriak

Bizkaie! 2005-09-09 00:00   Bertsolaritzea
Altxau beite teloia, isiotu argiak zabaldu beitez txosnak, bota suziriak. Nahiz ez maite kolore gorri-beilegiak jantzita txupinerak ta pregoilariak ze poza hartzen dauen Bilboko uriak! Iruñan sanferminak Rion karnabala, Sevillan feria da Munichen bezala. Guk Mari Jaia dogu izar printzipala, bost axola faman dan global zein lokala, guk ederto dakigu mundiala dala! Txomin Barullon hasi ta Kaskagorrira, Aste Nagusiari emonaz distira, dozena bi konpartsa tartean badira. Horra hor ba, non hasi gaurko kalejira, zeure esku gero non ta noz erretira ...

Bertso-udalekuetan

Bizkaie! 2005-09-02 00:00   Bertsolaritzea
Bertso-udalekuak 2005 Anaia-arrebak ez otoi pentsa gu’re gustura gaudenik askoz hobeto izango ginen publiko gisa egonik baina gustura zauden tokian sarri ez denez aldaparik ez dugu joan nahi gertatu zaigun guztia kontatu barik Udalekuak nolakoak diren dizuet esplikatu nahi zoro koadrila bertso kantari ez baita ikusten nonahi guztiak oso gustura daude hagitz pozik, hagitz alai ulertu ez dut ulertzen baina bizi eta sentitu bai. Beste egun baten azaldu ziren 3-4 antzerki eder barreka pozik ibili ginen akelarre bati esker ...

Begoñako Amari

Bizkaie! 2005-08-26 00:00   Bertsolaritzea
BEGOÑA'KO AMARI Bizkaiko estalpe urdiñez jantzia, Begoña'ko izarra ta lora garbia, argitu, gordetu zeruko bidean euskotarren lurra, lur zoragarria. Aingeruk Begoña'n, mendi maitetsuan, eleiz bat zuretzat urrez egin eben. Jauregi orretan Euskaldun garbiak eskeintzen dituzte biotzak Amari. Or dagon lurgaña estaltzen dabena atxurdin guriak, euskotar semeak iñoiz eztabe lur autsagaz zikindu, ba igesten ditubez usok lez lokatzak. Itxas-aldeko izar argi-legun ori, igon illuntzean mendi tontorrera, Bizkaiko lurrean bidazti galduai argitzeko zeru aldeko bidea. Negu gogorrean arrantzaleari emon ...

Zortzi nobio

Bizkaie! 2005-08-19 00:00   Bertsolaritzea
Neska polit bat jagok Laukizko herrien; zortzi nobio ein deituz urte bi terdien. Ez ibil bazan beti fineza garbien: zortzigarrena deuko inozko larrien. Lehelengo nobioa ei zan kuberue, mutil galanta baina bekoki pardue. Hagaz hartu banendun neure (i)estadue, orain egongo nintzen ondo ezkondue. Bigarren nobioa zan zapatarie; koxoa ixen ezpalitz konsolagarrie. Neupere banittuzen orrotza ta harie, baina (i)enendun gure nik zapatarie. Hirugarren nobioa dogu alargune, baztar askon jaubie, erederu jaune. Euki ezpazittuzen etze bete ume, egie da zeozer ...

Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketearen harian

Bizkaie! 2005-08-12 00:00   Bertsolaritzea
Bertsopaperen zabalpena Dudarik ez dago. Bertsopaper lehiaketak zenbat-gura dagoz, baina saritutako bertsoak apenas emoten dira ezagutzera. ALBEk liburua emon eban argitara urtez urte, edizino bakotxeko bertsopaper saritu eta aukeratuekaz. Papelezko lekukotza hori beharrezkoa da. Baina bertsopaperen zabalpenerako ez da nahikoa. Papela ez da nahikoa. Beste zer edo zer egin behar da bertsoak ezagutzera emoteko. Musikeak asko lagundu dau, erakutsi dogun moduan. Egia da, hori lanori antolatzaileen esku ixtea karga astunegia izan daitekeela. Baina formulak topau leitekez. Aurkezten diran bertsoak kantuan ...

Felixiana Inebasoko

Bizkaie! 2005-08-05 00:00   Bertsolaritzea
1 Bertso barriak kantetan noa (i)auskeraz eta (i)eroso etorri hona inor badago entzun eiteko ganoso. Nor nazan bere esan behar dot jakin daizuen hobeto: Jataben jaio ta hazikoa naz, Franzisko Orbegozoko. 2 Emaztegaie nor izen dodan esan behar dot egie Felixiana Inebasoko izen da neure nobie. Sarritten ondo jakinek gara bata bestean barrie; lehengo bidea itxitte orain hartu dau bide barrie. 3 Aitte ta ama prest egon ziren gu biok ezkonduteko eta nobiek agindu eustan etxea arreglateko. Txarrie ...

Astoa eta errotaria

Bizkaie! 2005-07-29 00:00   Bertsolaritzea
Astoa Etxeko jauna, aspalditxuan zugaz enabil gustora: gelditu bage beti lanian batera eta bestera, lanaren truke lasto sikua natorrenian etxera, niriak ein dau asto onegaz errukitzen ez bazara. Errotaria Aspalditxuan ikusten zaitut lan egitiaz mindurik, jatekoari atxaki emon ta geldi egon gurarik; ezer ein bage jan eta edan, ez dozu gura besterik, geldi ôteko etxe onetan ez dogu bear astorik. Astoa Egun danetan beti lanian bai dakizu nabillena, zure zorroak ara ta ona erabilten dodazana; zuretzat dira irabaziak, niretzat bakarrik ...

Berritxu saria: neskak olatuaren ganean!

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Bertsolaritzea
Xabier Paia

VII. Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketea

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Bertsolaritzea
Sariak - Helduentzat: 1.saria: txapela, 1.200 € eta oroigarria. 2. saria: 900 € eta oroigarria. 3. saria: 600 € eta oroigarria. - Gazteentzat: 1. saria: txapela, 300 € eta oroigarria. 2. saria: 150 € eta oroigarria. 3. saria: 90 € eta oroigarria. Oharra: Bertso-jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso, halandaze lortzen dauen saririk handiena emongo jako. Sari emotea • Epaimahaia ALBEk eratuko dau eta sariak 2005eko abenduaren 10ean emongo dira, Algortako Getxo Antzokian, 19:00etan hasita, AHOBIEN GALA ekitaldiaren barruan. • Epaimahaiaren erabagia aldaezina izango ...

Bizkaiko lorak bikain bagilean

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Bertsolaritzea
Berritxu Sarian lehenengo eta bigarren Forman dagoan txirrindulariak lez, karrera guztietan aurrean dabiz Miren eta Itxaso. Aurreko barikuan Berritxu Sarian kantau eben, Euskal Herri mailako izaerea daukan eta gonbidapenez parte hartzen dan sariketan. Zer egingo bertan, eta biak tropelaren buruan. Miren Amurizak irabazi eban eta Payatarren gazteenak bigarren egin eban. Saio horretako detaileak datorren astean izango doguz berton, Xabi Payak preparau dauen dauen kronikeari esker. Zorionak Bizkaiko lora bieri! Iñaki Aurrekoetxea

Europan badaukie bertsoaren barri

Bizkaie! 2005-07-01 00:00   Bertsolaritzea
Bat-bateko bertso baten itzulpena da. Emon beharreko itzulpena, joan dan astegoien honetan Londonen batutako kultur eta hezkuntza eragileek Euskal Herriko ordezkaritzearen azalpena ulertuko baeben. London Ekialdeko Unibersidadeko areto batean izan zan, Europa mailako kulturarteko proiektu baten jardunaldietan. Han izan ginan Xabier Paya eta biok, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen (EHBE) izenean. Europako Batzordeak lagunduta eta Bartzelonan egoitza daukan INTERARTS fundazinoak antolatuta, "Gazteriaren partaidetza heziketa eta elkartruke kulturalaren bidez" (FORTE) proiektua garatzen ari da 2005ean. Proiektu orokor horretan Europako lau kultur alkarte ...

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketea ’05: Algortatik Lekeitiora, bertsoak Bizkaian gora!

Bizkaie! 2005-06-24 00:00   Bertsolaritzea
Akaburako, aurten biak batu ziran (igaz egiteak zentzua eukiko leuken lez) eta presinoan gordetako txanpaiak lez, bertsoen maileak gora egin eban itzel. Aitor Beitia ibili zan motelen, ezin esanda txarto ibili zanik. Enea Pinillosek bertsoak egosi egin ebazan buruan, baina itxaroteak bertso dotoreak entzuteko paradea emon euskun. Hemendik gorakoetan batetik besterako tartea sano txikia izan zan: Peru Vidalek inozko ondoen egin eban bertsotan eta azpimarratzekoa da urte betean egin dauen gorakadea. Eñaut Uruburuk bizkaiera natural-naturalean kantau eban eta noz edo ...

Gipuzkoako Bertso Eskolen lehenengo Eguna, sano arrakastatsua

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   Bertsolaritzea
Gipuzkoako bertso eskolen sarea

Langille eraildu bati

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   Bertsolaritzea
Iñaki Aurrekoetxea

Bizkaiko eskolartekoaren finala barikuan

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   Bertsolaritzea
Iñaki Aurrekoetxea