Lekeitio eta frantsesen kontrako gerrea

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Argi eta garbi erakusten dabena zera da: 1815ean indarrean ziran handikien ikuspegia, erregea eta erlijinoa, horretarako eginda dagoalako. Honek guztiak, ostera, ez dau esan gura bestelako interesik ez dagoanik. Alderantziz, balio handiko agiri bat da eta, duda barik, argitara emon beharko litzatekena ikerketa sakon bategaz batera, ondo baino hobeto erakusten deuskuz-eta sasoi bateko mentalidadeak eta historia kontetako moduak. Eta gaur eguneko historia egiteko modua baino okerragoa ez dalako, beste era batekoa baino. Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

'Ona ardua, nahastau arte burua'

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Kulturea
Handiagoak entzun behar doguz Ezer baino lehen, osasunerako ona dala atxakia aurretik ipinita, kontsumoaren alde egitea eta, ondoren, barriz, gehiegizko kontsumoak kalte egin leikela eta kalte gehiago egingo deutsela edateko ohiturarik ez dabenei esatea kontraesan garbia da. Guzurretan ibili beharrean, esan daiela egia kanpaina hori pentsau dabenek: asmoa jenteak gero eta garagardao gehiago edatea baino ez da; jakina, bakotxak bere negozioa jagoten dau, eta hor konpon!. Informazinoaren edo desinformazinoaren gizarte honetan, bakotxak badaki edo jakin behar leuke behintzat bere gorputzagaz ...

Kazako okelea

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Jan edanak
Batzuentzako materia prima beste batzuentzako hobbya danok dakigu zein dan ehizaren mundu liluragarria oilagorra basurdea oreina eperra edo erbia konformetan naz jaten badogu kontetan dogunaren erdia joka baitoaz natura eta sukaldearen kabia Beñat Ormaetxea, Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria

Uda ostean, ordena barriro

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Jan edanak
Uda sasoian, kanpoan sua egin eta erreta preparautako arrain eta okelak be ez geunkez ahaztu behar, eta eguraldiak hainbeste laguntzen ez deuskunean be geure etxeetan, bigarren platerak erreta jateko ohitura onari eutsi beharko geunskio. Udagoiena sartzen doanean, egunak freskotxuagoak izango dira, eta orduan ezin hobeto sartuko jakuz lekaleak. Ez ahaztu astean bizpahiru bider jatea komenidu dala. Udan izan dogu bai gehiegikeriatxu batzuk egiteko aukerea eta orain, ostera, jateko kontuetan, erregulartasunak eta orekeak emoten dauen ongizateaz be disfrutau daigun. Larraitz Artetxe ...

Gaztemundu eta dantzea bat eginda

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Euskaldunak munduan
Gaztemundu 2002 (Euskal Diasporearen Jaia) Gorago azaldutako moduan, aurten euskal etxeetako dantza taldeak eta dantzea izango dira protagonista Gaztemundu Programan eta, jakina, aitatutako ekitaldiakaz batera, dantza saioak be ez dira faltako. Horreetariko bat Bilboko Kafe Antzokian izango da irailaren 17an, martitzenean, arratsaldeko 20:30etan. Dantza-piko saioa antolatu dabe Batbiru taldeagaz batera.

'Euskal Herrirantz'

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Euskaldunak munduan
Onuradunak 'Euskal Herrirantz' programea Argentina eta Venezuelako gazteei zuzendu jake oraingo honetan, eta lanbide hezkuntzan eta behar munduan sartzeko proiektuan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da ondoko baldintzak betetea: Espainiako edo Europako Batasuneko herrialde bateko uritartasuna izatea, 18 eta 35 urte bitartekoa izatea, Espainiako hezkuntza sistemearen arabera, batxiler tituluaren homologazinoa lortzeko modua izatea eta, azkenik, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan finkatzea. Jasotako hautagaitza guztiak zehatz aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzako teknikariek egingo dabe aukeraketea. Gauzak holan dirala, aukeratutako lagunak beharrean hasiko ...

Goizeder Azua Barrios: Venezuelako Miss izentau barria

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Euskaldunak munduan
Missak be protestan Igaz Agbani Darego nigeriarra aukeratu eben Munduko Miss eta, beraz, aurtengo Miss aukeraketea Nigerian egitekotan dagoz zemendiaren 30ean. Edozelan be, Nigeriako emakumeen oinarrizko giza eskubideak urratzen dirala ikusita, Frantzia, Belgika, Norvegia eta Danimarkako missak uko egin deutsie 2002ko Munduko Miss Txapelketeari eta antolatzaileak lekua aldatzea aztertzen dabilz. Gogoratu, Amina Lawal, 30 urteko nigeriarrari heriotza-zigorra ezarri eutsiela joan dan martiaren 30ean. Nigeriako gaztea umedun geratu zan dibortzioa lortu ostean eta orain, barriz, lapidazino bidez edo harrika hilteko sententzia ...

Errioxa 2002: 350 miloe kilo mahats eta 245 miloe litro ardao

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Jan edanak
Mahatsaren prezioa Mahats-batzeagaz batera, urte guztietan agertzen dira mahats kiloak hartuko dauen prezioaren ganeko zurrumurruak. Mahatsaren prezioa espekulazino hutsa izaten da, eta askotan upeldegi handiek marketan dabe. Mahats asko dagoan urtean prezioak behera egiten dau normalean, eta mahats gitxi dagoan urtean, ostera, gora. Oraindino ez dau inork prezioaren ganean ezer esan baina, hori bai, zurrumurru batzuk entzun doguz eta ez dau emoten prezioetan aldaketa handirik egongo danik igazkoakaz konparauta. Igaz, kiloko 60 zentimo pagau ziran mahats baltz arrunta erosteko; edozelan ...

Bidaiak lekutara

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Bidaide
6. Ondo ibili! Ezezaguna dan herrialdean hara eta hona ibiltea baino gauza emozionanteagorik ez dago. Holako bidaietatik gauza asko ikasita eta persona legez, goitik behera aldatuta bueltauko gara etxera. Etenik barik gauza barriak ikusi eta ikasiko doguz. Hori bai, beharrezkoa izango da mentalidade edegiagaz eta aurreretxi barik joatea; izan be, jarrera horregaz joan ezkero, bisitauko dogun herrialde horretako alde on eta txarren barri zuzenagaz gozauko dogu. Bidaiaren gorabehera eta arazo guztiak arin ahaztuko dira gureagaz zerikusirik ez dauen herrialdean disfrutetan ...

Zaldibiako gorpuzkinak

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Hasikeran esan dot aitatu behar neban kontuak ez eukala zerikusirik irailaren hamaikagaz, baina 1936tik aurrera jazo ziran hilketen ganeko kontuei eutsi eta berehala fundamentalismoagaz egin dogu topo. Onak gagoz gu musulman guztiak gitxiesteko fundamentalista hutsak dirala esanaz, geure artean Zaldibiako hareek mutil biak hil zituenak edo, behintzat, hareen oinordekoak agintean doguzanean. Iñaki Goiogana Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

Zenbat-gura musika Sarean

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   sarean
Diskoetxeen hasarrea Jakina, nahikoa hasarre dagoz diskoetxeak. Euren esanetan, holan jokatuz kantuak 'pirateau' egiten dira, eta diskoetxeoi eta musikariei jagokezan diru sarrerak asko murrizten dira. Interneten edozer topau geinke, baina horrek ez dau esan gura gauza guzti horreek legezkoak diranik. Musika arloan, artista batzuk ez dabe ezelako enbarazurik ipinten euren musikea sarean egon daiten, eta beste batzuk edo beste diskoetxe batzuk, ostera, gogor azaltzen dira gai honetan musikariei eragiten jaken kalte handia nabarmenduz. Dana dala, AEBetan egindako ikerketa batek erakutsi ...

'Road to perdition': aitaren burrukea semea galbiderantz abiatu ez daiten

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   eretxia
Film honek merezidu dau; bilbea ez da oso originala, baina bai interesgarria; aktoreen jarduna bikaina da eta erabilitako estetikea eta zinematografia zoragarriak dira. Baietz Oscar bat baino gehiago irabazi. Joseba Terreros

Santiago Bidea bertsoz bertso

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaiko Txapelketea 2002 Abiatzear da Bizkaiko Txapelketea 2002. Udabarrian, Eskualdeetako Txapelketak jokatu ostean, Bizkaiko txapelaren ordua heldu da. Bizkaie!-ren hurrengo alean izango dozue Txapelketearen barri zabalagoa, baina oharrak merezidu dau, lehenengo kanporaketea irailaren 28an izango da eta. Ondoko honeek dira Arrigorriagako Lonbo Aretoan arratsaldeko 17:30etatik aurrera kantauko daben bertsolariak: Igor Muniategi, Gorka Ostolaza, Joseba Artza, Oihana Bartra, Ander Oleaga eta Oier Azula. Finala abenduaren 15ean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian. Alea jacta est! Iñaki Aurrekoetxea

Errietak (Bakio-Bermeo)

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Euskerea berbagai
Erristak 'Mañon gure aitxek konteute, geuri etzien, gure aitxe dxoate san sonu dxoten Mañora, plasan sonu dxoten, erromeridxen sonue dxoten, ta etorte siela Bermialdekoak, Bermio Berrniokoak es, bermialdeko baserridxetakoak, orrek San Migel barridxo, Almike, orretakok gastiek, mutillek ba Mañora dxantzan, ta Mañotarrak eitxen eitzien, Mañoko mutillek, ba Mañoko neskak arekas, ayek ixete siela alegreauak beti, ta mutil alegriekas ba dxantzanta Mañoko neskak, ta Mañoko mutillek, gure aitxek esate seuen, bataran bat eote sala apur bet alegretxue baye bestiek esate seuen ...

Islamismoaren gakoak

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   eretxia
Muturreko adibideak Afganistan izan zan 'jihad' horretan gorengo mailara ailegau zan herrialdea. 1989an, islamismoaren aurrerapenaren bidea ixteko hamar uteko inbasinoaren ostean, sobietar gudarosteak alde egin behar izan eban, gerrilla islamista batek irabazi ostean. Horren ostean, FIS alderdiak udal hauteskundeak irabazi zituan Aljerian; 1992an, ostera, herrialde honetako armadeak estadu kolpea emon eban islamismoaren garaipena ebitetako. Aljeriako esperimentuaren amaiera horrek erradikalizazino bikotxa ekarri eban. Batetik, mundu islamikoko gobernuen erradikalizazinoa, ateak zabaldu ezkero, hauteskundeak galduko zituela pentsau ebelako. Bestetik, islamismoaren sektore askoren erradikalizazinoa ...

Singapur (III)

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Bidaide
Labur-labur: Singapurreko gizartearen ganean, eretxi posible bi baino ez dagoz: sano gustetea ala ez gustetea. Etnia, arraza, kultura, erlijino eta klase desbardineko herritarren arteko alkarbizitzea errealidadea da Singapurren eta hori eredugarria da. Arlo guztietan, bariedadea eta aukerak dira nagusi. Turismorako leku exotiko ederra, segurua eta benetan interesgarria. Testua eta argazkiak, Zigor Aldama

Hazien orioak

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Jan edanak
Txiki zein handi, edadeko, zahar nahi gazte, osasuntsu bizi gura izan ezkero, ondoko gomendioari kasu egitea ona izango da: noz edo noz, astean baten edo birritan pasteltxu, palmera edo gozokiren bat jatearren ez da ezer pasetan, baina egunero era horretakoak jatea ez da ona. Larraitz Artetxe, Dietetika eta Nutrizinoan Diplomatua, Elan Vital Medikuntzako Zentrokoa.

1348ko izurritea

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Baina hori dana beste kontu bat da. Gauzea da orain dala 650 urte jazotakoa gaur bertan jazoten dala esatea, eta ez bakarrik hiesa dogulako, izurri baltza desagertu ez dalako baino. Oraindino, herrialde pobreetan ehundaka heriotza eragiten dauen gatxa da. Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria

Bertsoaren iraila

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Bertsolaritzea
Bertsoak ikasturte barria hasiko dau eta bihar-etzi puntako bertsolari, herriko gai-jartzaile, Anoetako epaile edo bertsozale adituak (eta zergaitik ez, bertsotan ibilitakoak) izango diran ikasle gogotsuei harrerea egiteko prest behar doguz bertso-eskoletako arduradun eta irakasleak, eta asmo horregaz joango dira honeek Seguran antolatuko dan III. Bertso-Eskolen Topaketara. Iñaki Aurrekoetxea