Tokayko ardaoak

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Jan edanak
Azken buruan, konprobauta daukat, ardao gozoak lar gustau ez arren, lehenengoz probetan dabenek gero ez deutseela uko egiten ardao honeei. Ardaoa huts-hutsean barik, probaizue foie apur bategaz, aperitibo moduan edo postre arinakaz, berbarako hojaldreagaz eginiko postreakaz; ahoan ura egiten hasi jaku eta badakizue hori zeren seinalea dan. On egin deizuela janak eta txarrik ez edanak!. Mikel Garaizabal, Enologoa eta sommelierra.

Amazonas, aurrerapenaren arrisku larriaren pean

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   eretxia
Euclides da Cunha idazleak Amazonasen ganeko apologiarik ederrenetariko bat idatzi eta mende bat geroago, Brasilek arrazoia kendu gura ei deutso. Hemeretzi miloe persona bizi dira perturbazinorik txikerrenaren ondorioz desegiten dan oihan hauskor honetan, eta zortzi mila kilometro asfalto horreek oihan erraldoi honen azken hatsen hasikerea ekarri leikie. Holan pasetan bada, Euclides da Cunha idazlearen aitamen hau galdutako iragan baten irudia baino ez da izango: 'Gizakia hemen guztiz arrotza da. Inork ez eutson itxaroten eta inork ez eban gura, baina ailegau ...

Frutu sikuak (I)

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Jan edanak
Baina hain aspaldiko denporetara joan barik, gaurko ataltxu hau zarratzeko gabonetako kantu zahar bat gogoratuko dogu (sasoi horretarako askorik be ez da falta eta): 'Erregen erregen txirimontañe hiru intxur ta lau gaztañe haren ganean lau sagar atsoak guztiek kolko zabal' Larraitz Artetxe, Dietetika eta nutrizinoan Diplomatua, ELAN VITAL Medikuntza Zentrokoa.

Aramaixo, Arabako herri euskaldune

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Euskerea berbagai
Hemen Aramaixoko euskerearen ezaugarri danak ipinttie eziñezkue bada be, inportante batzuk behintzet emongo dittugu (gehixenak ezagunek die bizkaieran): (1) u eta i ondoko a bokala e egitten da ixe beti: gura > gure; eguna > egune; ikara > ikera; izan > isen. (2) e + a > ie: etxea > etxie; behar > biher. Bigarren bokala e edo o bada, orduen ie, io: gazteena > gastiena; besteok > bestiok. (3) o + a > ue: eroan > eruen; astoa > astue. Bigarren bokala e edo o bada, orduen ue, uo: basoetan > basuetan; astook > astuok ...

Euskaldunak Argentinan

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Euskaldunak munduan
- 1877an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak foruak indarrik barik ixten zituan garagarrilaren 21eko legeari erantzun guran, Buenos Aireseko euskal herritarrek Laurac Bat alkartea sortu eben. Alkartearen helburuak honakoak ziran: Argentinako euskaldun behartsuei laguntzinoa eskaintzea eta pobreak eta elbarrituak laguntzea, Europarako bidaia erraztuz. Jakina, euskal kulturea zabaltzea be helburu garrantzitsua zan eta 1878an 'Laurak Bat' aldizkaria jaio zan; lehenengo euskal jaia antolatu eta 'La Euskarina' izeneko orfeoi-orkestrea osotu zan. Kontuak kontu, 1877an Buenos Aireseko Cangallo kaleko 410 zenbakian, 'Milan' kafetegian hamahiru gazte ...

Muñagorriren helburua: Bakea eta Foruak

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Berastegiko altzeteak huts egin eban eta Muñagorrik bere aldekoak hartuta mugaz beste aldera jo behar iza eban. Horrek, ostera, ez eban Muñagorriren azkenik ekarri, eta aurrera jarraitu eban Baionan ezarritako Batzorde baten oinarrituta han eta hemen karlisten aldean egozan euskal buruzagiak bere proklamara batzen. Espainiako gobernua, barriz, interesa galtzen hasi zan Muñagorrirengan eta beste bide batzuk arakatzeari ekin eutson gerrea amaitzeko eta karlistak menpean hartzeko. Muñagorrik Baionatik bultzatu ebana ondokoa izan zan: Karlosen kausea eta foruen aldeko euskaldunen jokerea bereiztutea ...

Udegoiena heldu de

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Bertsolaritzea
Udegoiena heldu de 1 Udegoiena heldu de udegoiena heldu de, dekonak gehiago gure; lokotzak zabaldu dire batu gaztainak sakure. Dekonak gehiago gure, batu gaztainak sakure. 2 Zeru ertzak gorri-gorri zeru ertzak gorri-gorri, intxaurrondoak lau orri. Ai ene! maite politak mosuek deustaz igorri. Intxaurrondoak lau orri, mosuek deustaz igorri. 3 Etxondoan gori-gori etxondoan gori-gori, txutxu mutxuke atso bi, narrue kenduko deutse fulana ta benganori. Txutxu mutxuke atso bi, fulana ta benganori. 4 Sabaien azpigarrie sabaien azpigarrie, hamar arroba txarrie; gatzunaskan negurako ...

Arraunlaritzea krisian?

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Barriketan

Euskal zinematografia osasuntsu ete dago?

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Kulturea
• Pozik egoteko arrazoiak Euskal zinegileak beharrean dabilz geratu barik Jaurlaritzearen izenean, Imanol Agote jaunak agindutakoa garrantzitsua da berez, eta itxaropentsu egoteko arrazoiak badagozala emoten dau. Ganera, euskal aktore, zine zuzendari eta zinegileak polito dabilz beharrean; oraintsu estreinautako Enrike Urbizuren 'La Caja 507' edo Imanol Uriberen 'El Viaje de Carol' filmak oso arrakastatsuak izan dira eta oso kritika onak jaso ditue. Alex de la Iglesia bilbotarrak '800 balas' bere seigarren pelikulea aurkeztuko dau egunotan, urriaren 3tik 13ra bitartean, Sitgeseko Nazinoarteko Zinemaldian ...

Bordeleko ardaoen ganean

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Jan edanak
Hona hemen, kalidade mailearen ganeko azalpena:  Bordeleko kalidade mailan ardaorik arruntenak, AOC Bordeaux eta AOC Bordeaux Supèrieur izenpean botilaratzen dira. Ardao honeek zuriak eta baltzak izaten dira eta, nahiz eta esan ardao arruntak dirala, ez da ahaztu behar jatorri deiturako ardaoak dirana. Honeen artean, kalidade/prezio erlazino oneko ardaoak topau geinkez. La Gironde departamentuko ardao honeek, beherago aztertuko doguzan deituretan sartzeko aina kalidaderik ez daben ardaoak izaten dira legearen arabera. Baimendutako mahats muetak ondokoak dira: Baltzen atalean, Cabernet Sauvignon ...

Londres

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Bidaide
Kontuak kontu, alde ezkorrak bazterrean itxita, Londres uri erakargarria da edozeinentzat, txiki, handi, gazte, heldu zein edadekoentzat. Arkitektura eta museo zoragarriez ganera, paseoan ibilteko parke ederrak, Covent Garden, Nothing Hill edo Picadilly Circus lako leku magikoak, Portobello roadeko azokea, dendak, bobbyak, pisu biko autobusak eta bestelakoak topauko dozuez. Egunez nahikoa jirabira egin ez badozue eta kantsau ez bazarie, gauez be badagoz disfrutetako aukerak; hori bai, patrikerea ondo beteta eroatea komenidu da. Esandakoak esanda eta ikusitakoak ikusita, Londres gustau ez bajatzue ...

Euskeraz eskolan eta kalean

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Euskerea berbagai
Gogoetarako • Leioako ereserkia: Santimamitik Artatzako muturrera, Lamiakotik Peruriko bazterrera zabaltzen zaren herri goxo, sentibera... Zahar eta gazte, guztiok batera kantari gatoz zuri agur egitera Lamien kabi kuttun eta oparoa, San Juan suaren bizi txinparta beroa. Jende gaztea zugan hezitzera doa, gaurko bultzakadak baitakar geroa, munduari zabaltzen diozun leihoa. •Adituen eretxiak Jose Maria Satrustegi (Euskaltzain Osoa, idazlea, antropologoa): - 'Gure benetako sustraia euskalkia da eta gurasoak arduratu behar dira etxeko euskerea erakusten umeei'. Koldo Zuazo (Idazlea): - 'Erabat ahulduta daukagu geure hizkuntza sena ...

Orkatz (Capreolus capreolus) solomoa plantxan errea, txokolate saltseagaz

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Jan edanak
Errezeta honetan ez dago aparteko sekreturik, akaso saltsea behar dan moduan egitea, hortxe egon daiteke sekretua. Hori bai, txokolate baltzagaz egindako saltseaz ganera, orkatz solomo erreari intxaur zuritu batzuk ganetik botatea be truko polita izan daiteke; oso testura egokia emongo deutso jatekoari. Egin aprobea, eta on egin. Beñat Ormaetxea, Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea 2002 (Irailaren 28tik abenduaren 8ra)

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Bertsolaritzea
Egutegia Kanporaketak (guztiak arratsaldeko 17:30etan): - Irailaren 28an, Arrigorriagako Lonbo Aretoan. - Urriaren 5ean, Mallabiako frontoian. - Urriaren 13an, Ondarroako Kiroldegian. - Urriaren 19an, Amorotoko frontoian. - Urriaren 27an, Gernikako Santanapen. Finalaurreak (honeek be arratsaldeko 17:30etan): - Zemendiaren 17an, Igorreko frontoian. - Zemendiaren 24an, Bermeoko frontoian. - Abenduaren 1ean, Getxon, Algortako Getxo Antzokian. Finala: - Abenduaren 8an, Bilboko Euskalduna Jauregian, arratsaldeko 5etan. Arrigorriagako kanporaketea Arrigorriagan Gorka Ostolaza izan genduan nagusi, eta 344.5 puntugaz finalaurreetarako txartela patrikeran dauka. Bigarren Oihana Bartra, 326 puntugaz eta hirugarren Igor Muniategi ...

Landare eta animalia jatorriko koipe gehiago

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Jan edanak
Jateko orduan zein aukeratu, margarinea ala gurina? Bien arteko desbardintasunik handiena kolesterola da: gurinak kolesterola dauka eta margarineak ez (nahiz eta odoleko kolesterola murrizten laguntzen ez dauen). Elikagaia bera egiteko orduan, gurina preparetako esnearen koipeari eragiten deutsen transformazino industriala, margarinak sortzeko orioari eragiten deutsena baino txikiagoa da, besteak beste, orioaren molekulak hidrogenau egin behar diralako. Arrazoi horregaitik eta gusto hobea daukalako persona batzuek gurago izaten dabe gurina. Azken buruan, nire aholkua ondoko hau da: orain arte aitatu doguzan berezitasunen arabera ...

Gero eta internauta gehiago, gero eta muga eta eskubide urraketa gehiago

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   sarean
Bihar edo etzi zer? Internet etenik barik hazten dagoan mundua da; aukera barriak ia-ia segundoro azaltzen dira eta, jakina, gauza asko arautu barik dagoz eta arazoei sortu ahala emon behar jake konponbidea; iruzurrak eta legez kanpoko jarduerak asko ugaldu dira Interneten eta, horrenbestez, zuhur ibiltea da onena. Gobernuak oso arduratuta dagoz eta espezialistarik onenak kontratetan dabez hasi baino egin ez dan iraultzeari aurre egiteko; bien bitartean, kasino informatikoak eta joku sexualak gune erabilienetarikoak dira, negozio iturri galanta diralako, ezelako duda ...

Artzantzearen etorkizuna kolokan?

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   eretxia
Dionisiok ez dauka arrantxorik, baina bai 300 behi, mila ardi eta lau zaldi. Tomalesetik milia bira bizi da, egurrezko etxe baten; alderdi batetik Ozeano Barea ikusten dau eta bestetik mendiak. Horrek guztiorrek Euskal Herria ekarri ohi deutso gogora. Urtebetean multinazional baten arpegia izan da. Publizidade arpegi bat izan da eta horrek miloe bat dolarreko saria emon deutso. Amerikar amesa, kasu honetan, bete egin da. Joseba Terreros

Euskaldunak kolonizatzaile eta konkistatzaile

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Euskaldunak munduan
Gai honen harian, Lascurain ikertzaile mexikarrak ondokoa baieztatzen dau: 'Hernan Cortes eta beronen senideen inguruko talde extremadurar-andaluziarra kenduta, Mexikoren bizitza kolonialeko hasikerako urteetan espedizino kolektiboan heldutako talderik jentetsuena eta eraginkorrena euskaldunek osotutakoa zan, bape duda barik.' Koldo Isusi Zuazo