'Ximinoa' filmak irabazi dau Huhezinema Saria

Bizkaie! 2024-01-29 08:29   Zinemea

Egia esan ez neban espero Sail Ofiziala irabaztea, oso pozik gagoz egindako lanagaz.

Aretxabaletako Arkupe aretoa, Euskal Herriko zinemagileez bete da barriro be, Huhezinameren XVII. edizinoan. Proiekzinoen ostean, sari banaketeari ekin eutsen, iluntzeko 19:30etan. Hautatuen artean, urduritasuna eta ilusinoa sumetan zan, baina sarien aurretik, Kepa Errasti aurkezleak abesti bat kantau eban areto guztia txakola jarriz.

Jaialdia posible egin daben babesleak be, bertan izan dira: Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Aretxabaletako Udala, Ogeita4, Ausolan, Mundukide, Berria, CENTA, Goiena eta HAZI.

Sail Ofiziala

  • Huhezinema Saria (800€): Ximinoa – Itziar Leemans. Klase harremanen bortizkerian, Iparraldeko familia burges baten eta haien haurtzainaren unibersoan erakutsi deusku, adierazo dabe atotnzaileek. Horrezaz gan, Katti Pocheluk, filmeko produktoreak, ondoko hau nabarmendu dau: Egia esan ez neban espero Sail Ofiziala irabaztea, oso pozik gagoz egindako lanagaz, eta pozgarria da ikasle talde batek horrelako jaialdi bat atontzen dauela ikustea.
  • Aktore onenak (150€): Eneko Sagardoy eta Zorion Eguilor.Hazi Saria (600€): Agur Artzai – Julen Zubiete.
  • Ikusleen Saria (100€): Deadly Draw – Nitya Lopez.
  • Ausart Saria (350€): Normas de higiene – Amaia San Sebastián.

Bideoklip Sariak

  • Bideoklip Onenaren Saria (300€): Bele-Zerua irabazi – Nitya Lopez.
  • Ikusleen Saria (100€): Esperoan-Erromintxelak – Nitya Lopez.

Ikasle Sariak

  • Ikasle Lan Onenaren Saria(300€): Noizko Basoa – Mikele Landa.
  • Mundukide Saria (700€): Kosmospolita – Unax Alcubilla.
  • MU Saria (150€): Beste aldea – Irati alvarez, Itziar Juaristi eta Lorea Elorriaga.
  • Ikusleen Saria (100€): Bakarr¿k – Oier Markotegi.

Ausolanen eskutik, lunch-a izan dabe ekitaldiari behar bezalako amaierea emoteko. Horren ostean, DJ Rosamarik kontzertua eskaini dau Aretxabaletako Arkupe plazan, eta horregaz emon deutse amaierea ofiziala aurtengo edizinoari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu