Badator Mendi Tour 2024

Bizkaie! 2024-01-15 12:15   Zinemea

Gaur, hilak 15, hasiko da Mendi Tour zirkuitua Gijonen.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren mostra ibiltariak gaur, hilak 15, ekingo deutso aurtengo ibilbideari. Mendia, abenturea, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituan puntako pelikulakaz hornidutako proiekzinoez gozetako aukerea eskaintzen dau Mendi Tour zirkuituak, han eta hemen.

Sasoi honetan, urte osoko egutegia zehazten dabiz oraindino baina badakigu jakin, neguan, 15 egoitza izango dituala, danetara 39 saio eskaintzeko:

  • Gijon, urtarrilak 15.
  • Ataun, urtarrilak 26.
  • Zangoza, urtarrilak 26 eta zezeilak 2.
  • Donostia, zezeilak 5-6-7.
  • Iruña, zezeilak 5-6-7-8.
  • Eskoritza, zezeilak 23 eta 25.
  • Leioa, zezeilak 28-29.
  • Vigo, martiak 5-6-7.
  • Canet D’en Berenguer, martiak 9.
  • Tolosa, martiak 11-12-13.
  • Eibar, martiak 12-13.
  • Agurain, martiak 14.
  • Vielha E Mijaran, martia 15-16.
  • Valladolis, martiak 18-19-20.
  • Vitoria-Gasteiz, martiak 18-19-20-21-22


Gijónen estreinaldia, nazinoarteko mendi astearen 44. edizinoan

Mendi kultura handiko uria da Gijón eta Torrecerredo mendi alkartearen eskutik 44 edizino beteko ditu nazinoarteko mendi aste entzutetsuak. Haren programazinoa zabalduko dau Mendi Tour saioak, Gijónen estreinaldia eginez.

Teatro Jovellanos antzokian 20:00etan hasiko dan saioan, hiru pelikula ikusteko aukerea egongo da:

  • Not alone | Canada | Zuz: Heather Mosher.
  • Thies is beth | Canada | Zuz: Jen Randall.
  • Free Riders | Frantzia | Zuz: Jérome Tanon.


2022ko Mendi Film zinemaldiko Sail Ofizialean estreinau, eta igazko Mendi Tour denporaldian arrakastatsuenetakoak izan ziran pelikula horreek eta orain pantaila handian ikusteko azken aukerea izango da. Hitzordu horretatik aurrera, 2023ko Mendi Film jaialdian parte hartu eben pelikula onenak estreinauko dira Mendi Tourrean.

Igaz, 53 egoitzatan 14.000 ikuslek gozau zituen proiekzinoak. Abenduan egin zan gero BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 16. edizinoa eta horra 7.000tik gora ikusle batu ziran. Datuek eta ikusleen fidelizazinoak erakusten dute genero honetako zinema eskaintzaren erreferentea dela Mendi Film Elkarteak sustatzen dauena, Euskal Herrian sortu eta Espainia osoan eskaintzen dan mendiko zinemagintzarik onena.

Kontuak kontu, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 17. edizinoa 2024ko abenduaren 6tik 15era egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu