'Romi' seriearen filmaketeak trafikoari eragingo deutso Areetan

Bizkaie! 2024-01-10 09:42   Zinemea

Filmaketea barikuko 17:30etik zapatuko (hilak 13) 01:30era egingo da.

María Cerezuela | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtarrilaren 12an, Areetako hainbat kale zarratu egingo ditue, Inés París zuzendari eta María Cerezuela eta Natalia Millán protagonista dituan Romi fikzinozko thrillerraren filmaketea dala eta.

Las Mercedes kaleko trafikoa erabat moztuko da, 1 eta 6 zenbakien artean, 17:30etik 20:30era, gitxi gorabehera.

Evaristo Txurruka kalera sartu nahi daben ibilgailuak Paulino Mendiviletik desbideratuko dira. Las Mercedes kaleko tarte horretan bizi diran personek baimena izango dabe garajeetara sartzeko.

Horrezaz gan, Evaristo Txurruka kaian aldizkako mozketak egingo dira, 4 zenbakiaren parean, 6 atariaren kanpoaldean sekuentzia bat egiteko, eta gunean espazioa eta bide publikoaren okupazinoa erreserbauko dira ekoizpen-etxearen ibilgailuetarako eta materialerako.

Argiteria publikoari jagokonez, barikuko 17:30etik zapatuko 03:00etara argi bi amatauta dira: Evaristo Txurruka kaiko 6 zenbakiko eraikinaren fatxadakoa eta Las Mercedes kaleko 3 zenbakikoa.

Udaltzaingoa bertan egongo da herritarren gaineko eraginak ahalik eta txikienak izan daitezan kontroletako.

Romi

Romi Mediaset-en telesail originala da eta María Cerezuela aktore barakaldarra dau protagonista, emakumezko aktore barri onenaren Goya saria irabazi ebana, Maixabel filman egindako lanagaitik. Katearen fikzibo hau Showrunners: Aula de Ficción talentu gazteen promozinorako programearen lehen edizinoan hautatu eben.

Romina Goitia Romi (María Cerezuela) entzumen arazoak dituan detektibe pribatu gaztea da, berbarik bako komunikaziboa interpretetako eta guzurra antzemoteko gaitasun parebakoa garatu dau, eta aurkezten jakozan kasuak ebazteko trebetasun handia dau. Helburuak lortzeko legezkotasunaren inguruan ibilteko jokereak loa kentzen deutso amari, Alaiari (Natalia Millán), Ertzaintzan ikuskatzaile lana egiten dauenari.

Gaur egun Bilboko eta Bizkaiko hainbat agertokitan filmetan dan telesailean, Edurne Azkarate, Unax Ugalde, Elena Irureta eta Asier Etxeandia aktoreek be parte hartzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu