Mixel Thikoipe euskal idazle eta musikaria hil da

Bizkaie! 2017-07-20 09:25   literaturea

69 urte zituala hil da Domintxainen, gaixotasun kroniko baten ondorioz. Kantagintzan eta idatzitako lanakaitik zan ezaguna.

Argazkia: Euskal Kultur Erakundea (EKE) | Ikusi handiago | Argazki originala

Baxenafarreko Amikuze eskualdean jaio zan Thikoide 1948an eta azken urteotan Zuberoako Domintxain herrian bizi zan, bertan hil da gaixotasun kroniko batek jota.

Idazleak hiru liburu argitaratu zituan Maiatz argitaletxeagaz. Hotz Bero izan zan lehenengoa 2007an, hamasortzi ipuin batzen zituan lan honek. Urtebete geroago, Gorrail Azeria, Roman de Renart frantsesezko Erdi Aroko lanaren egokitzapena egin eban idazleak. 2009an, Jin bezala kaleratu eban; azken honetan eta Hotz Bero liburuan be bai, Amikuze eskualdearen bizitzearen isla jasoten dau.

Kantaria be bazan Thikoide. 1970eko hamarkadan, Xorrotxak taldean ibili zan kantari. Azken urteotan, barriz, Pil Pil taldean ibili zan. Horrezaz gan, Lur Berri kooperatiban be lan egin eban eta laborantza alorreko sindikalistea izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu