Jon Iñaki Lasak ‘Bidaiak’ liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2017-09-13 10:57   literaturea

Idazle gernikarraren hirugarren olerki-bildumea da, Pamiela argitaletxeagaz kaleratutakoa.

Hiru hamarkada pasau dira Lasak bere azken poema liburua argitaratu ebanetik; lehenengoa, Alizia eta biok 1982an kaleratu eban, bigarrenak, Andaluzia ene bilduma, barriz, 1984an ikusi eban argia.  Orain Bidaiak aurkeztu dau Donostian.

Idazleak azaldu dauenez, osabeak eskatu eutsolako idazten hasi zan Bidaiak. Lasaren osabea gaixorik egoan eta olerkiak idazten zituan bitartean beragaz lotura edo hartu-emon gehiago izateko atxakia zan.

Idazlearen osabea liburua argitaratu baino lehen hil zan, baina poema guztiak aurretik irakurri zituala autortu dau Lasak. Liburua omenaldi bat da. Heriotzea dau ardatz. Poesia gordina da 80 orrialdetan jasoten dana. Danetara, 58 poemaz osotuta dago lana, izan be, osabea 1958an jaio zan eta 58 urtegaz hil da.

Jon Iñaki Lasa Gizarte eta Informazino Zientzietan lizentziadua da. Kandela literatur taldearen sortzailea izan zan. Bestalde, Komatxo artean literatur saioaren zuzendaria eta aurkezlea be izan da Bizkaia Irratian.

Hizkuntzak eta literaturea irakasten ibili da UNED-en, Lea Artibai Ikastetxean, Mondragon Unibersidadean eta gaur egun Eusko Jaurlaritzan egiten dau lan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa