Hemen da Bilboko Udaberri Zawp 2013

Bizkaie! 2013-03-13 10:46   kulturbiz

Udabarria Erriberan aurreratu egin da. Zona Franka Zorrotzaurreren (ZFZ) barruan, Zawp Bilbaogaz bat Udaberri Zawp 2013 edizinoak peninsulea kolorez, musika, antzerki eta bestelako ekitaldiakaz beteko dau astegoiena.

Udabarria Erriberan aurreratu egin da. Zona Franka Zorrotzaurreren (ZFZ) barruan, Zawp Bilbaogaz bat Udaberri Zawp 2013 edizinoak peninsulea kolorez, musika, antzerki eta bestelako ekitaldiakaz beteko dau astegoiena.

ZFZ mobimentuan dagoan etorkizunerako irla baten interfaze gunea da; bertan Bizkaian dagozan diziplina artistikoak parte hartu eta alkarregaz eragiteko aukerea izan deien. Urte-sasoi aldaketa bakotxean erritmo, itxura eta kolore nahastea bilatzen dogu, persona mailan berezko lotura bat ezartzeko lurraldean dagozan diziplina artistiko desbardinen artean.

Holan, kulturen arteko, komertzioen arteko, arteen arteko eta azken finean, personen arteko gune eta denpora bat sortzen da uriaren barruan. Modu honetan, sinergiak, topalekuak eta epe motzean, proiektuak ezar daitezan.

Edozer garatzeko jakinduria, gaitasuna, edota nahia eta hori erakusteko gogoa dauenaren topalekua da. Danoi eta danongaitik emon, hartu eta parte hartzeko konbita luzatzen dauen espazioa.


Udaberri Zawp 2013 - Egitaraua
:

Martiak 15:

17:00: Mahai-ingurua, Stop Desahucios plataformearen parte hartzeagaz (Garabia Zawp aretoa).

19:00: ZFZren inaugurazinoa DJ Profesor G musikeagaz (Garabia Zawp aretoa).

19:30: Interbentzino artistikoa Vidalooka taldearen eskutik Zawp Bilbaon.

20:30: Janire Echevarriaren El óleo que soñaba ser acuarela erakusketearen inaugurazinoa Delirium Studiosen.

22:00: hACERIA Jazz Clubean, hACERIA Jazz Quartet taldeagaz batera Charlie Moreno.


Martiak 16:

10:30: Act Now: jantza, antzerki eta musika tailerrak ingelesez.

12:30: Play in English, ingelesagaz lotsea galtzeko nagusientzako jolas eta antzerki tailerrak (hACERIA aretoa).

12:30: Mad Science, Childrens LABek bultzatutako ekintza (Garabia Zawp aretoa).

20:00: aPNEA: La belleza del fracaso, Special Performance in English (Garabia Zawp aretoa; prezioa: 7€).

Kontzertuak:

-20:00: All for us, Rock alternatiboa (hACERIA aretoa).
-21:00: All become dust, Metal (hACERIA).
-22:00: Stalin, Rock (hACERIA).
-23:00: DJ Batiz Record, crazy horse session (hACERIA).


Martiak 17:

12:30: Singintales umeentzako kontalariak ingelesez. Childrens LABek bultzatutako ekintza (Garabia ZAWP aretoa).

12:30: Derivas Erribera: Ibilbi proiektuaren eskutik egingo da bisita gidatua Erriberatik gurpil gainean, Zawp Bilbaon hasita. Parte hartzeko aurretik izena emon behar da (doban): info@zawpbilbao.com.

19:00: Bakarrizketea: Cada día es sólo una vez al día Esther Uríaren esku eta Eduardo Errondosororen gidaritzapean (hACERIA aretoa; prezioa: 7€).


Astegoien osoan:

- Zawp Craft Merkatua: eskuz egindako gauzen merkatua.

- Zawp Open Studios: Zawpek kudeatutako guneen ate edegien jardunaldia.

- Papelera art work in progress argazki erakusketea.

- Noguera margo erakusketea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

ZAWP Bilbao 2013-03-14 19:18 Erantzuna | #1

Eskerrik asko jaialdiaren programa zabaltzeagatik!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu