Kulturea  III. urtea // 54. zenbakia

Araba Euskaraz 2004: ‘Uzta hartu, uztartuaz’


Bastidako Ikastolan orain 25 urte hasi ziran umeak ikasten. Sasoi haretan, 7 ikasle egozan, haur eta lehen hezkuntzan. Gaur egun, barriz, 130 baino gehiago dira, baina eraikinak bera izaten segiduten dau. Horregaitik ba, Araba Euskaraz Jaialditik atarako daben diruagaz ikastola barria eregi eta edegiteko asmoa daukie antolatzaileek.

Egitasmoak ez jakez falta Bastidako Ikastolakoei. Arabako Errioxako produktu ezagunenean oinarrituko dabez dirua atarateko salmentak: ardaoan hain zuzen be. Ganera, erropak eta bestelakoak be salduko dabez. Holako eta bestelako kontuen ganean informazino gehiago jaso gura izan ezkero web-gunea eta guzti ipini dabe martxan, http://www.araba-euskaraz.org. Bertan, ikastolearen ganeko informazinoa, salgai dagozan produktuak eta ekitaldiaren abestia bera be topauko dozuez.

Egun handia ailegau orduko behar asko egin behar izango dabe antolatzaile, guraso eta baita ikasleek eurak be. Bertara zenbat eta jente gehiago joan, orduan eta gehiago eskertuko deuskue. Badakizue, beraz, bagilaren 20an, Bastidan, ‘Araba Euskaraz 2004’.

Bizkaie!

2004ko bagilaren 20a. Egun garrantzitsua arabarrentzat, baita Bastidaraino hurreratzeko asmoa daukienentzat. Izan be, bertan ospatuko da aurtengo ‘Araba Euskaraz’.

Leloak berak ekitaldiaren bi oinarriak laburbiltzen dauz: euskerea alde batetik, eta ardaoa bestetik. Kasu horreetan bietan, lan handia egiten badogu, jasoko dogun uztea hobeagoa izango da. Holan ba, Araba Euskarazeko antolatzaileak gogor dabilz beharrean, uda ailegau orduko egingo dan Arabako Ikastolen aldeko jaialdian ezer falta ez daiten.